Series Mania foroan parte hartuko duzu?Albisteak

Series Mania foroa martxoaren 24tik 26ra egingo da Lillen.

Koprodukzioa bilatzeko orduan laguntza emateko eta Europako harreman-sare bat sortzeko helburuarekin, Europako MEDIA bulegoek networking-ekitaldi bat antolatuko dute, telesail proiekturen bat garatzen ari diren Europako ekoizleei zuzendua.

Parte hartu nahi dutenek email bat bidali beharko dute a.gonzalez@europacreativaeuskadi.eu helbidera, eta bertan adierazi beharko dituzte parte-hartzailearen izen-abizenak eta enpresa.