
Co-Pro Pitching Sessions (Series Mania) MERKATU ETA JAIALDIAK
Nazioarteko irismena duten telesailak bultzatzeko eta beren finantzaketarako bazkideak aurkitzeko aukera paregabea da. 15 proiektu hautatuko dira, ikus-entzunezko industriako profesional nagusien aurrean aurkezteko.

CO-PRODUCTION FORUM WEMW MERKATU ETA JAIALDIAK
When East Meets West (WEMW) nazioarteko koprodukzio-foroak 20 proiektu garapen-fasean hautatzeko deialdia zabaldu du. Fikziozko film luzeak, sorkuntza-dokumentalak eta animazio-proiektuak aurkeztu ahal izango dira. 2027ko urtarrilaren 17tik 19ra, Triestek 60 herrialde baino gehiagotako profesionalak bilduko ditu.

ZINEBI Networking MERKATU ETA JAIALDIAK
Egoitza fiskala Euskadin edo Espainiako Estatuan duten zuzendari eta ekoizleei zuzenduta dago deialdia. Aurkezten direnek dokumental edo ez-fikziozko proiektu bat eduki behar dute.

GREENLit 2025 MERKATU ETA JAIALDIAK
Zure nazioarteko telesaila kate, plataforma edo banatzaile batek onartu badu, garapen aurreratuan edo ekoizpenean badago eta 2025. urtearen amaieran edo aurrerago estreinatuko bada, industriarentzako showcase esklusibo honetan aurkez dezakezu.

Porto/Post/Doc 2025 MERKATU ETA JAIALDIAK
Dokumentalaren eta fikzioaren arteko mugak aztertzen dituzten lanak biltzen ditu jaialdiak, eta zinemagileentzako, publikoarentzako eta industriarentzako funtsezko topagune gisa finkatzen da.

MIPCOM 2025 MERKATU ETA JAIALDIAK
Zure proiektuak aurkeztu, nazioarteko bazkideekin konektatu eta MIPCOM 2025en ikusgarritasuna irabazi nahi duzu? Bat egin Europa Creativa MEDIAk Cannesen izango duen standarekin (2025eko urriaren 13tik 16ra).
Marketplace (Galway Film Fair) MERKATU ETA JAIALDIAK
Marketplace ekimena Galway Film Fleadh jaialdiarekin batera egiten da (2025eko uztailaren 8tik 13ra), eta aldez aurretik programatutako banakako bilerak eskaintzen ditu nazioarteko zinemagileen eta salmenta-eragileen, banatzaileen, inbertitzaileen, telebista-kateen, finantzaketa-funtsen, jaialdien eta ekoizleen artean.

Digital Distribution - Maximizing Reach and Revenues MERKATU ETA JAIALDIAK
Tailerra ekainaren 12tik 14ra egingo da Berlinen, eta industriaren ikuspegi orokorra eskainiko du. Funtsezko eragileak, banaketa-eredu alternatiboak eta gorabidean dauden joerak barne hartuko ditu.

CINEKID JUNIOR CO-PRODUCTION MARKET 2025 MERKATU ETA JAIALDIAK
Cinekid Junior Co-Production Market hiru eguneko koprodukzio-merkatua da, eta zinema- eta telebista-sektoreetan haurrentzako proiektu berriak eta berritzaileak ebaluatzeko aukera ematen die finantzatzaileei, telebista-kanalei eta ekoizleei.

CineLink Producers Lab MERKATU ETA JAIALDIAK
Ekoizle sortzaileentzako deialdia ireki da.

Venice Gap-Financing Market MERKATU ETA JAIALDIAK
Venice Gap-Financing Market plataforma honen helburua da Europako eta nazioarteko ekoizleei beren proiektuetarako finantzaketa lortzen laguntzea, nazioarteko profesionalekin one to one bilerak eginez.

CEE Animation Forum MERKATU ETA JAIALDIAK
Animazio-proiektuen koprodukzio eta pitching foroa.