Erabilpen baldintzak

2017ko ekainaren 12an eguneratua

Orri honetan, Loturak webguneko edukiak eta zerbitzuak zein baldintzatan eskaintzen dizkizun irakur dezakezu, sartzean bertan onartzen dituzunak. Webgunea erabiltzeko baldintzak dira.

Web-orriaren titulartasuna eta identifikazio-datuak

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legearen arabera (aurrerantzean, IGMEZL), hauek dira webgunearen jabea eta operadorea den Europa Creativa Desk Media Euskadiren datuak: Elkarteen Erregistroan AS/G/15694/2011 zenbakiarekin izena emanda; G-75035105 IFZ; Tabakalera, 3ª planta. Plaza de las cigarreras, 1. 20012 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa; 943 326 837 telefono-zenbakia; eta info@europacreativaeuskadi.eu helbide elektronikoa.

Baldintza hauek onartzea

Webgune hau erabiliz, erabiltzaileak berariaz onartzen du erabilera-baldintza orokor hauetako bakoitza. Onartu ezean, www.europacreativaeuskadi.eu webgunean sartzeari edo jarraitzeari utzi beharko dio. Unean-unean indarrean dauden lege-araudien arabera, erabilera-baldintzek aldaketak izan ditzakete; webgune honetan sartzen zaren aldiro kontsulta ditzazun gomendatzen dizugu, baita gure Pribatutasun-politika kontsultatzea ere

Erabilera-baldintza hauek www.europacreativaeuskadi.eu web-orriko zerbitzuak eta produktuak arautzen dituzte. Web-orrian sartzen denak eta nabigatzen duenak lege-oharrak, erabilera-baldintzak eta -zehaztapenak onartzen eta ezagutzen dituela ematen du aditzera. Webgunean sartzea erabiltzaileen erantzukizuna da, eurena soilik.

Webgunean derrigorrezkoa da zehaztapen, baldintza, arau operatibo, pribatutasun-politika eta cookieak onartzea, baita erabilera-baldintza hauek eta Europa Creativa Desk Media Euskadik web-orri honetan argitara ditzakeen prozedurak ere.

Webgunearen xedea. Erantzukizunak baztertzea

Webgune honen bidez, Europa Creativa Desk Media Euskadik eskaintzen edo merkaturatzen dituen zerbitzuei eta/edo produktuei buruzko informazioa ematen du. Informazio hori erabiltzaileak ikus dezakeen moduan ematen da, eta Loturak ez du inongo erantzukizunik bere egingo kalterik eragiten badu honakoren batek:

  • Informaziorik edo eskainitako zerbitzurik eta/edo produkturik ez egoteak, zehazgabetasunak, eguneratu gabe egoteak edota webgune honen edo honetatik sar daitekeen beste batzuen edukien zati batean edo osoan sartzean akatsak egoteak.
  • Ekipoetan informazioa galtzea edo kalteak eragitea webgune hau edo honetatik sar daitekeen beste batzuk erabiltzeagatik.

Lotura ez da erabiltzaileak egindako edo ez egindako ekintzen ondoriozko kalte-galeren erantzule.

Webgune honen erabilera

Erabiltzailea webgune honetan soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da, eta hala onartzen du, borondatez eta berariaz, bertan sartzean. Halaber, webguneko edukiak legez kontrako helburuetarako edo ordena publikoaren, moralaren, eskuarki onartutako ohitura onen eta unean-unean aplikatzekoa den eskubidearen aurkako helburuetarako ez erabiltzea onartzen du. Bereziki, eta hemen esandakoa mugatu gabe, webgune honetan azaltzen diren edukiak ez eskuratzeko, kopiatzeko edo banatzeko konpromisoa hartzen du, ez bada erabilera pertsonalerako, baina inoiz ez irabazteko asmoarekin.

Webgunea bisitatzen dutenen erantzukizuna.

Erabiltzaileak web-orria egoki erabiltzeko konpromisoa hartzen du eta ez du erabiliko honakoetarako: (i) legez kanpoko edo lege-ordenamenduaren zein fede onaren aurkako jarduerak egiteko; (ii) arduradunaren, bere hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko eta logikoetan kalteak eragiteko; (iii) sarean birus informatikoak edo aurrez aipatutako kalteak –ohorea, intimitate pertsonala edo familiarra eta pertsonen irudia zein hirugarrenen jabetza-eskubideak eta gainerakoak urratzen edo kaltetzen dituztenak barne (hirugarrenen edukiak edo irudia transmititu, hedatu, gorde, eskura jarri, hartu, eskuratu edo atzitzearen ondorioz)– sor ditzaketen sistema fisiko edo logikoak sartzeko edo hedatzeko; (iiii) lehia desleialeko ekintzak edo legez kanpoko publizitatea egiteko, edukiak transmititu, hedatu, gorde, eskura jarri, hartu, eskuratu edo atzitzearen ondorioz; (iiiii) edukiak egiazkotasun, zehaztasun, osotasun, egokitasun eta/edo gaurkotasunik gabe eskaintzea, erabiltzailea babesik gabe utziz atariaren arduradunaren aurrean, erreklamazio judizialik edo judizioz kanpokorik balego.

Europa Creativa Desk Media Euskadik bere burua salbuesten du bisitariek webgunea erabiltzearen edo bisitariek argitaratutako edukiak deskargatzearen ondorioz sortutako edozein kalteren erantzukizunetik.

Beste webgune batzuetan argitaratutako edukia.

Europa Creativa Desk Media Euskadik ez du eta ezin du berrikusi webgunean argitaratzen den material guztia, eta beraz, ezin da materialen edukien erabileraren edo ondorioen erantzule izan. Erabiltzaileari dagokio bere sistema informatikoak birusen, harren, troiarren eta beste eduki kaltegarri edo suntsigarri batzuen aurrean babesteko neurriak hartzearen ardura.

Jabetza intelektuala.

Europa Creativa Desk Media Euskadik ez die erabiltzaileei edo hirugarrenei besterentzen Europa Creativa Desk Media Euskadiren titulartasuneko inongo jabetza intelektualik, eta ondasun horien gaineko eta horiekiko eskubide, titulu eta interes guztiak Europa Creativa Desk Media Euskadirenak bakarrik izango dira. Europa Creativa Desk Media Euskadirekin edo webgunearekin lotutako zeinu bereizgarriak eta erabilitako marka komertzial, zerbitzu-markak, grafikoak eta logotipoak Loturak erregistratutako marka komertzialak dira edo Europa Creativa Desk Media Euskadiri erabil ditzan emanak. Webgunearekin lotutako beste marka komertzial, zerbitzu-marka, grafiko eta logotipo batzuk hirugarrenen marka komertzialak izan daitezke. Webgunea erabiltzeak ez dizu inongo eskubiderik edo lizentziarik ematen Loturaren edo hirugarrenen edozein marka beste modu batera kopiatzeko edo erabiltzeko.

www.europacreativaeuskadi.eu webgunean agertzen diren edukiak haren azken eguneratzean indarrean daudenak izango dira: Web-orriko jabeak bertako informazioa edo edukiak eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea izango du.

www.europacreativaeuskadi.eu webgunean agertzen diren edukien gaineko eskubide guztiak orriaren titularrari dagozkio. Hala, debekatuta dago horiek edozein eratara ustiatzea, www.lotura.com orriaren titularraren baimen espresurik gabe.

www.europacreativaeuskadi.eu web-orrian sartzeak ez die erabiltzaileei bertako edukien jabetza intelektualen eskubideen titulartasuna ematen. Debekatuta dago hirugarrenek web-orri honetan dauden izen komertzialak, markak, zeinu bereizgarriak edo zerbitzuak horien titularren baimenik gabe erabiltzea. www.europacreativaeuskadi.eu web-orriaren jabeak beretzat gordetzen du jabetza intelektualaren eskubideak hausten edo urratzen dituztenen aurka ekintza judizial egokiak egikaritzeko aukera.

Aldaketak

Europa Creativa Desk Media Euskadik erabilera-baldintzen edozein zati aldatzeko edo ordezkatzeko eskubidea gordetzen du. Erabiltzailearen ardura da aldizka aldaketen politika berrikustea, aldaketen jakinaren gainean egoteko.

Hitzarmen honetan aldaketak egin ondoren webgunea erabiltzen jarraitzeak aldaketa horiek onartzea dakar. Halaber, Europa Creativa Desk Media Euskadik k, etorkizunean, zerbitzu eta/edo funtzio berriak eskaini ditzake webgunearen bidez (tresna eta baliabide berriak merkaturatzea barne). Ezaugarri berri eta/edo zerbitzu horiek honako erabilera-baldintza hauetako zehaztapen eta baldintzen mende egongo dira.

Amaiera

Europa Creativa Desk Media Euskadik edozein unetan eta berehala jo dezake amaitutzat webgune honen zati baterako edo osorako sarbidea, arrazoiz edo arrazoirik gabe, aurretik ohartarazita edo gabe.

Cookieak

Cookieak erabiltzaileren ordenagailuan gordetzen diren eta hari buruzko informazioa biltzen duten testu-fitxategi txikiak dira. www.europacreativaeuskadi.eu webguneak cookieak erabiltzen ditu, eta horretarako baimen informatua eskatzen du, cookiei buruzko politikan deskribatzen dena. Hemen duzue eskura: www.europacreativaeuskadi.eu .

Legedia eta jurisdikzio aplikagarriak

www.europacreativaeuskadi.euwebgunean sartzeak edo hura erabiltzeak ekar dezakeen edozein gatazka Donostiako auzitegien eta hierarkian gorago daudenen jurisdikzio esklusiboaren mende egongo da.

Web-orri hau edo erator litezkeen harreman guztiak arautzen dituzten zehaztapen eta baldintzak Espainiako legeriaren babespean daude.