Quienes somos Europa Creativa Desk Media Euskadi

Ainhoa González

Ainhoa González

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadiko arduraduna

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoa Europako Batzordearen Europa Creativa programak Euskadin duen informazio-puntua da.Gure helburu nagusia Euskadiko profesionalei Europa Creativak eskaintzen dituen laguntza-ildoen inguruko informazioa eta aholkularitza ematea da, baita parte har dezaketen nazioarteko merkatuetako prestakuntza eta networking aukera desberdinen ingurukoa ere.Bulegoaren beste funtzioetako bat sektorera bideratutako jarduerak antolatzea da, hala nola profesionalei Europako laguntzak eskuratzen laguntzeko prestakuntza-tailerrak eta networking jardunaldiak hainbat jaialditan.Bulegoa Europako Batzordearen eta Eusko Jaurlaritzaren mende dago Zineuskadiren bitartez, eta elkarlan estua dugu Euskadiko ikus-entzunezkoen industriarekin eta erakundeekin.

Europa Creativa 2021 – 2027 Sektore kulturalari eta sorkuntzakoari laguntzeko EBko programa

Europa Creativaren aurrekontua aurreko programarena (2014-2020) baino % 50 handiagoa da. Kultur dibertsitatea indartzeko eta kulturaren eta sorkuntzaren sektorearen beharrei eta erronkei erantzuteko ekintzetan inbertituko du.Berrikuntzek sektore hori suspertzen lagunduko dute, digitalagoak, ekologikoagoak, erresilienteagoak eta inklusiboagoak izateko ahaleginak sustatuz.

Hauek dira Europa Creativaren helburu nagusiak:

  • Europako kultura- eta hizkuntza-dibertsitatea eta bere kultur ondarea zaintzea, garatzea eta sustatzea.
  • Kultur eta sorkuntza sektoreen lehiakortasuna eta gaitasun ekonomikoa handitzea, ikus-entzunezko sektorearena bereziki.

Zehazki, jarraian xehatuko ditugun helburuak ditu:

Europa mailan kooperazio artistiko eta kulturala indartzea; Europako lanak sortzen laguntzea: Europako kultur eta sorkuntza sektorearen dimentsio ekonomikoa, soziala eta kanpokoa indartzea; berrikuntza eta mugikortasuna sustatzea.

Berrikuntzaren, jasangarritasunaren eta lehiakortasunaren arloan elkarlana estimulatzea.

Sektoreen arteko ekintza berritzaileak eta kolaboratiboak sustatzea, baita ingurune mediatiko eta alfabetizazio mediatiko anitzak, independenteak eta askotarikoak ere, adierazpen artistikoaren askatasuna, kultur arteko elkarrizketa eta gizarteratzea bultzatzeko.

Bestalde:

Europa Creativa Europako Batzordearen funtsezko lehentasunak lortzeko, esaterako, Itun Berdea inklusibitatea edo genero-berdintasuna, ahaleginak eta jarduketa egokiagoak sustatzen ditu.

Europa Creativa hiru ataletan dago banatua:

Kultura

Kultura- eta sorkuntza-sektore guztiak hartzen ditu (ikus-entzunezko sektorea eta sektore zinematografikoa izan ezik).

Media

Ikus-entzunezko sektorea eta sektore zinematografikoa hartzen ditu

SEKTOREEN ARTEKOA

Sorkuntza-sektoreen arteko elkarlana errazten du eta komunikabideen sektorea osatzen du

Europa Creativara (2021-2027) bideratutako aurrekontu osoa hau da:

2.440 milioi euro

  • 33% Kultura
  • 58% Media
  • 9% Sektoreen artekoa

MEDIA

MEDIA azpiprogramak alderdi hauek jorratzen ditu:

 

  • EBko balio-kate eta maila guztietan elkarlana sustatzea, ikus-entzunezkoen enpresak eta Europako edukiak mundu osora zabaltzeko.
  • Talentua erakartzea, nondik datorren kontuan izan gabe, eta herrialdeen arteko partaidetza eta elkarlana zabaltzea.
  • Eraldaketa digitala ahalik eta gehien aprobetxatzen dela bermatzeko teknologia berrien erabilera babestea.
  • Industria ekologikoagoa izan dadin sustatzea eta helburu sozialak txertatzea, hala nola genero-berdintasuna eta dibertsitatea.

MEDIAren ekintzak lau klusterretan daude banatuta:

Content

Kalitate handiko lanak sortu eta ekoizteko elkarlana eta berrikuntza sustatzea.

Business

enpresen berrikuntza, lehiakortasuna, igoera eta talentua sustatzea, mundu mailako lehiakideen aurrean Europako industria indartzeko.

Audience

lanen irisgarritasuna eta ikusgarritasuna indartzea balizko audientzientzako, banaketa-kateen eta audientziaren garapenerako ekimenen bitartez.

Policy

eztabaida edo elkartrukera foroak eta ikerketa edo txosten politikoak babestea.Sentsibilizazio-jarduerak sustatzea.

KULTURA

Kulturako azpiprogramak ekintza hauek ditu:

  • Kultura- eta sorkuntza-sektore guztiak hartzen dituzten ekintza horizontalak: kultur lankidetzarako proiektuak, erakunde profesionalen sareak, artistak eta Europako lanak sustatzeko plataformak eta norbanakoen mugikortasun erregimenak babestea.
  • Musika, literatura eta edizioa, kultur ondarea eta arkitektura sektoreetako ekintza horizontalak osatzeko laguntza espezifikoa ematea, baita beste sektore batzuetan ere.
  • Bikaintasuna eta sorkuntza saritu eta sustatzeko ekintza bereziak egitea, hala nola literatura, musika, arkitektura eta ondare kulturaleko sariketak, Europako Kultur Hiriburuak eta Europako Ondarearen Zigilua.

KULTURA azpiprogramako berrikuntza nagusiak hauek dira:

  • Nazioz gaindiko Europako sorkuntzan, lanen zirkulazioan eta kultura- eta sorkuntza-sektoreen berrikuntzan gogo handiagoa jartzea.
  • Europa Creativaren finantzaketarako sarbidea erraztea, aldi bereko finantzaketaren ehuneko handiagoen bitartez.
  • Artista eta profesionalentzat mugikortasun erregimen espezifikoa.
  • Musika, literatura, arkitektura, kultur ondarea, diseinua, moda eta kultur turismoaren sektoreen behar espezifikoetara bideratutako ekintzak.

SEKTOREEN ARTEKOA

SEKTOREEN ARTEKO atalak honako hauek jorratzen ditu:

  • Kultur eta sorkuntza sektoreentzako erronkak eta aukerak.
  • Lehen aldiz, komunikabideen sektoreari laguntzeko ekintzak, alfabetizazio mediatikoaren, pluraltasunaren eta komunikabideen askatasunaren bitartez.

SEKTOREEN ARTEKO ataleko laguntza-ekintzak alderdi hauetara bideratuta daude:

  • Nazioz gaindiko lankidetza politikoa: programaren ezagutza zabaltzea eta emaitzak transferitzeko gaitasuna babestea.
  • Berrikuntza-laborategiak: sorkuntzaren, sarbidearen, banaketaren, eta sustapenaren inguruko berrikuntza-ikuspegiak sustatzea kultur eta sorkuntza sektoreen artean.
  • Komunikabideak: alfabetizazio mediatikoa, kalitatezko kazetaritza, komunikabideen askatasuna eta pluraltasuna babestea.