Pribatutasun politika

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren  (aurrerantzean, DBLO) eta aurrekoa garatzen duen 1720/2007 Errege Dekretuaren arabera (aurrerantzean, DBLOED), hala nola pertsona fisikoak datu pertsonalen tratamenduari dagokionez babesteari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta 27en Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren (EB) arabera (aurrerantzean, DBEO). Jakinarazten dizugu web-orriaren bidez ematen dituzun datu pertsonalak, eskaera izapidetzeko eta/edo kudeatzeko eta adierazitako zerbitzuak emateko behar direnak, web-orriaren titularraren ardurapeko fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Datu horiek Europa Creativa Desk Media Euskadiren zerbitzuen gaineko publizitate- eta merkataritza-bidalketak egiteko ere erabili ahal izango dira. Lotura fitxategien arduraduna da eta konpromisoa hartzen du ez erabiltzeko datu-bilketaren helburuaz bestelakoetarako, eta hirugarrenei legez kanpo ez lagatzeko. Halaber, datuak isilpean tratatzeko konpromisoa hartzen du eta beharrezkoak diren neurri tekniko, antolamenduzko eta segurtasunezkoak aplikatzekoa, baimenik gabe haiek tratatzea edo haietan sartzea ekiditeko, datuak babesteari buruzko indarreko araudiak ezarritakoaren arabera.

Erabiltzaileak, edozein komunikazio bidalita, esanbidezko adostasuna ematen dio Loturari bere datuak jaso ditzan, eta badaki datu horiek Europa Creativa Desk Media Euskadiren jabetzako fitxategietan gordeko direla. Datuen titularrek eskubidea dute datuetan sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurkaratzeko, eramangarritasunerako eta tratamendua mugatzeko, DBLOn eta DBEOn horiei buruz xedatutakoaren arabera. Eskubide horiek egikaritzeko, datuen titularrek idatzizko eskaera bat bidal dezakete, NANaren fotokopia bat atxikita, postaz, Europa Creativa Desk Media Euskadiren helbidera: Tabakalera, 3. solairua. Plaza de las cigarreras, 1.20012 Donostia (Gipuzkoa). Bide elektronikoz ere bidal dezake, lotura@lotura.com helbide elektronikora idatziz, Datuen Babeserako Sailari zalantza, gaia, iradokizuna, iritzia edo dena delakoa adieraziz.

Dena dela, erabiltzaileak izango dira emandako datuen erantzule, bai egiazkotasunari bai haien legezkotasunari dagokienez. Halaber, Europa Creativa Desk Media Euskadik eskubidea izango du datu faltsuak, akasdunak, legez kanpokoak edo okerrak eman dituzten erabiltzaileak baztertzeko.

Web-orri honen Pribatutasun-politikak aldaketak izan ditzake, DBLOra egokitzeko (aldatuko balitz) eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziak (DBEA) emandako jarraibideak etaDBEOrenak direla medio.

Esanbidezko adostasuna

DBLOren 5. artikuluan (Datu-bilketaz informatzeko eskubidea) eta 6. artikuluan (Eragindakoaren onespena) eta DBEOren 6. artikuluan xedatutakoaren arabera, esku hartzen dutenek baimena ematen dute, aurrez horren berri emanda, haien datuak Loturaren «EMPRESAS MDB» izeneko fitxategian sartzeko (helbidea: Tabakalera, 3ª planta. Plaza de las cigarreras, 1. 20012 Donostia, Gipuzkoa). Bide elektronikoz ere jar daitezke harremanetan, helbide elektroniko honetara idatziz: info@europacreativaeuskadi.eu.

Halaber, baimena ematen dute Loturaren web-orrian edozein zerbitzuri buruz egin edo egingo diren kontsulta, eskaera edo kontratuen bitartez bildutako datu guztiek tratamendu automatizatua izan dezaten, betiere kontratatutako kudeaketa egiteko eta horren ondoriozko loturei eusteko, aurretik aipatutako DBLOren 5. eta 6. artikuluekin eta DBEOren 6. artikuluarekin bat etorriz.

Aldizkariaren harpidedun egitea

Era berean, IGMEZLren 20. artikuluaren eta DBEOren 32. kontuan hartuzkoaren arabera, erabiltzaileak esanbidezko adostasuna ematen du Europa Creativa Desk Media Euskadik merkaturatutako zerbitzuen mezu komertzialak bide elektronikoz, telefonikoz, faxez edo posta arruntez (ez-elektronikoa) jasotzeko.

Halaber, Loturaren aldizkariaren harpidedun egiten diren interesdunak jakinaren gainean daude eta haien esanbidezko adostasuna adierazten dute Europa Creativa Desk Media Euskadiren jarduerarekin lotutako proiektu, zerbitzu, produktu eta/edo jardunaldi interesgarriei buruzko mezu elektronikoak jasotzeko. Horretarako, aipatutako komunikazioei loturiko mezularitza elektronikoaren zerbitzua eman dezaten, datu pertsonalen nazioarteko transferentzia egingo da, eta The Rocket Science Group LLC d/b/a MailChimp enpresaren esku geratuko dira (aurrerantzean, MailChimp; 675 Ponce De Leon Ave NE, Suite 5000 Atlanta, Georgia 30308, AEB). Gainera, interesdunari jakinarazten zaio MailChimp enpresak bere Pribatutasun-politika duela eta Pribatutasun-babesaren esparru-hitzarmenaren erregistroan (Privacy Shield framework) izena emanda dagoela. Hitzarmen horrek EBko edozein pertsonaren oinarrizko eskubideak babesten ditu, haren datuak AEBtara transferitzen direnean, eta datu-transferentzia transatlantikoen mende dauden enpresei argitasun juridikoa ematen die, EB-AEB Pribatutasun-babesak (Privacy Shield) emandako babesaren egokitasunari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 95/46/EB Zuzentarauaren araberako Europako Batzordearen 2016ko uztailaren 12ko 2016/1250 Exekutatzeko Erabakiari (EB) jarraikiz.

Datu pertsonalak aldatzea

Emandako datu pertsonaletan aldaketarik gertatzen bada, horien titularrak fitxategiaren arduradunari horren berri emango dio. Jakinarazpena bide telematikoz egin dezake (info@europacreativaeuskadi.eu) edo posta bidez (Tabakalera, 3. solairua. Plaza de las cigarreras, 1. 20012 Donostia, Gipuzkoa). Edonola ere, erabiltzailea izango da emandako datuen egiazkotasunaren eta zehaztasunaren erantzule, uneoro.

Datuen eramangarritasuna

Eramangarritasun-eskubidea aplika daitekeenean eta DBEOren 20. artikuluan xedatutakoaren arabera, interesdunak Loturari eman dizkion datu pertsonalak jasotzeko eskubidea izango du (formatu egituratu, erabilera arrunt eta irakurketa mekanikokoan), eta beste tratamendu-arduradun bati transmititzekoa. Horretarako, harremanetan jarri beharko da helbide honetara joz: Tabakalera, 3. solairua. Plaza de las cigarreras, 1. 20012 Donostia, Gipuzkoa. Bide elektronikoz ere jar daiteke harremanetan (info@europacreativaeuskadi.eu).