Komunikabideei erronka berriei aurre egiten laguntzeko MEDIA deialdi berriakAlbisteak

Europa Creativak Journalism Partnership, Journalism Collaboration, News Media Literacy eta Media Freedom Rapid Response deialdiak argitaratu berri ditu, sektoreen arteko elkarlana sustatzeko eta, hala, komunikabideek egin beharreko aldaketa estruktural eta teknologikoetara egokitzeko (ingurune mediatiko librea, anitza eta pluralista; kalitatezko kazetaritza eta alfabetatze mediatikoa, ingurune digitala barne). Komunikabide profesionalen arteko lankidetza sistematikoa sustatuko dute kazetaritza-elkarteek, modu profesionalean ekoitzitako kazetaritzaren bideragarritasuna eta lehiakortasuna hobetzeko. Horretarako, negozio-eredu berritzaileei, kideen artean jardunbide egokiak partekatzeari eta kazetaritza-elkarlan berritzaileei lagunduko diete.

Deialdi hauei lotutako dokumentu guztiak ESTEKA honetan daude eskuragarri.

Gogoratu Europa Creativa laguntzak ez direla dirulaguntza finantzario bat bakarrik. Europa Creativa markak ateak ireki diezazkizueke beste finantzaketa-iturri mota batzuk eskuratzeko.