FRAME basics 2022: deialdia zabalik Albisteak

FRAMEren lehen prestakuntza-saiorako (FRAME Basics) deialdia zabalik dago, maiatzaren 15era arte.
Ikus-entzunezko artxiboen arloan lan egiten duten Europako eta nazioarteko profesional guztiei zuzenduta dago, eta batez ere ikus-entzunezko artxibistikaren oinarriak eskuratu behar dituzten profesionalei zuzentzen zaie.
Prestakuntza-programak ikus-entzunezko artxibo-prozesu osoa estaliko du: kontserbazioa, digitalizazioa, dokumentazioa, sarbidea, berrerabilpena eta sustapena, eta funtsezko ezagutza eta trebetasunetan oinarrituko da.
Prestakuntza-saioa online egingo da, bi zatitan: 2022ko ekainaren 8tik 10era eta 13tik 15era.
Informazio gehiago lortzeko eta FRAME Basics-en izena emateko: https://www.ina.fr/actualites-ina/frame-basics-2022-english-version