Euskal Herriko bikoizketa automatikoko lehen plataforma sortu du ElhuyarrekAlbisteak

Atzo arratsaldean, Kursaal 9an, Donostia Zinemaldiaren baitan, "Innovative Tools & Business Models" MEDIA deialdia gertutik ezagutzeko topaketa berezia burutu zen. Elhuyarrek, Publikum eta The Audience Project-ekin batera, ikus-entzunezkoen sektorerako tresna eta negozio-eredu berriei buruzko mahai-inguru batean parte hartu zuen.

Elhuyar izan da deialdi honen onuradunetako bat, Aditu plataformarekin, Euskal Herriko lehenengo bikoizketa automatikoko plataformarekin. Adimen artifizialari eta Orai-k garatutako teknologiari esker, Aditu-k honako hauek ahalbidetzen ditu:

  1. Bideoen eta audioen transkribapenak eta azpitituluak automatikoki sortzeko eta horiek lantzeko aukera eskainiko du.
  2. Transkribapenak zein azpitituluak automatikoki itzultzeko aukera emango du. Horiek bistaratu eta moldatzeko aukera izango du erabiltzaileak.
  3. Bikoizketa egiteko aukera emango du. Helburuko ahotsa sortzeko, gainera, hainbat aukera agertuko dira: hizlari bakoitzarentzat ahots bat hautatzekoa (Elhuyarrek aurrez sortutako ahotsak dira), jatorrizko ahotsa imitatzekoa, atzeko audioa mantendu edo kentzekoa…

Aditu ikus-entzunezko ekoizpen eleaniztunerako funtsezko tresna gisa finkatzen da, irisgarritasuna handituz eta enpresentzat, administrazioentzat eta industriarentzat komunikazio-aukera berriak sortuz.

Informazio gehiago