Datorren ostegunean, otsailak 15, hasiko da Berlingo 74. Zinemaldia. Aurten ere, Europa Creativa MEDIA programa merkatuan egongo da, hainbat jardunaldi eta ekitaldi garatuz.
Gainera, Europa Creativa MEDIA programak gune propioa izango du EFMn 2024ko otsailaren 15etik 21era bitartean. Bertan, programak eskaintzen dituen finantzaketa-, prestakuntza- eta merkatu-aukerei buruzko aholkularitza eskainiko da.