Merkatuak

MIPTV MERKATU ETA JAIALDIAK

Gogoan izan media-stands.eu-k Creative Europe MEDIAren standerako izen-emateak onartzen jarraitzen duela Cannesen 2023ko apirilaren 17tik 19ra egingo den udaberriko nazioarteko telebista merkatuan (MIPTV).

Rough-Cut Pitch DocsBarcelona Industry MERKATU ETA JAIALDIAK

DocsBarcelona Industry topaketak Rough-Cut jarduera profesionalean izena emateko epea ireki du. Bertan, muntaketaren lehen fasean dauden lau dokumental aurkeztuko dira hainbat profesionalen aurrean.

Marché du Film 2023 MERKATU ETA JAIALDIAK

➖Maiatzaren 16tik 24ra egingo da.
➖Martxoaren 3ra arte egongo da eskuragarri Early Bird tarifa berezia.

Black Nights Film Festival MERKATU ETA JAIALDIAK

Black Nights Film Festival (PÖFF) Marché du Film "Goes to Cannes" erakusketarekin bat egin du, abian diren nazioarteko bost proiektu zinematografiko aurkezteko. 

Bridging the Dragon & EFM MERKATU ETA JAIALDIAK

Bridging the Dragon & EFM - Euro-Asian Forumean parte hartzeko deialdia zabalik da
Horretarako, Bridging the Dragon ekoizleen elkarteak, European Film Market-ekin batera, Txinaren eta Europaren arteko lankidetzan oinarritutako mahai-inguru bat hartuko dute, aurreko urteetan bezala. 

Cartoon Forum 2023 MERKATU ETA JAIALDIAK

Cartoon Forum animaziozko telebistako proiektuak sustatzeko foroa da. Hiru egunez, ekoizleek beren proiektua aurkezteko aukera izango dute, 40 herrialdetako irrati, inbertitzaile eta bazkide potentzialen aurrean.

Hurrengo edizioa Toulousen izango da 2023ko irailaren 18tik 21era.

MIPTV MERKATU ETA JAIALDIAK

MIPTV Udaberriko Nazioarteko Telebista Merkatua eta urteko lehen MIP merkatua da. Apirilero, 100 herrialdetako parte-hartzaileak biltzen ditu Canneseko Palais des Festivals-en, eta horrek entretenimenduaren industriaren negoziazio-gune bihurtzen du.

Series Mania Forum 2023 MERKATU ETA JAIALDIAK

Series Manía Forum topaketa Lillen egingo da martxoaren 21etik 23ra.

➖ Series Mania Jaialdian telesailetarako deialdian izena emateko azken eguna: 2023ko urtarrilaren 6a.
➖ Proiektuetarako deialdian izena emateko azken eguna: 2022ko abenduaren 16a.

When East Meets West MERKATU ETA JAIALDIAK

Convocatoria abierta para WEMW, que se celebrará del 22 al 25 de enero en Italia.

➖ Plazos de inscripción:
▪️ 4 de noviembre para el Foro de Coproducción WEMW
▪️20 de noviembre: para los WIP

Cartoon Movie 2023 MERKATU ETA JAIALDIAK

Zabalik dago Cartoon Movieko Pitching & Koprodukzio Fororako proiektuak aurkezteko deialdia!

➖ Martxoaren 7tik 9ra egingo da Bordelen.

FIPADOC International Pitches MERKATU ETA JAIALDIAK

FIPADOCek International Pitches saioan parte hartzeko deialdia zabaldu du. Topaketa FIPADOC Industry Days jaialdiaren hurrengo edizioan antolatuko da, Biarritzen, 2023ko urtarrilaren 23tik 26ra.

ZINEBI Networking: Dokumentalen sorgunea Zinema Dokumentaleko V. Foro Profesionala MERKATU ETA JAIALDIAK

ZINEBI Networking: Dokumentalen sorgunea Zinema Dokumentaleko V. Foro Profesionalaren deialdia zabaldu dute dagoeneko!

  • Foroa azaroaren 14tik 18ra bitartean.