Merkatuak

MIA 2023 MERKATU ETA JAIALDIAK

Zabalik dago MIA azokan egiten diren Koprodukzio Merkatuan eta Pitching Foroan parte hartzeko proiektuak inskribatzeko epea!
➖ Animazioko, dokumentaleko, dramako eta zinemarako lanak aurkez daitezke.
➖ Proposamenak aurkezteko epea uztailaren 7an amaituko da, 17:00etan.

Gamescom 2023 MERKATU ETA JAIALDIAK

Media-stands.eu plataformak Gamescom 2023an parte hartzeko aukera eskainiko du, abuztuaren 23tik 25era, Kolonian (Alemania).

Ordenagailu eta bideojokoetarako munduko ekitaldirik handiena da, baita jokoen industriarako Europako negozio-plataformarik handiena ere. Topaketak mundu osoko jokalari sutsuak, bisitari profesionalak eta erakusketariak biltzen ditu, aurrez aurre eta online.

Cartoon Forum (tarifa bereziak) MERKATU ETA JAIALDIAK

Cartoon Forumek eta ICEXek tarifa bereziak eskaintzen dituzte Estatuko animazioko profesionalentzat!

Gomendioa: Ekainaren 12a baino lehen izena ematea aukera gehiago izateko
Cartoonekin (Munduko Errugbi Kopa dela eta) hoteleko gela-erreserba ziurtatzea.

Cartoon Springboard MERKATU ETA JAIALDIAK

Cartoon Springboarden deialdia zabalik da! Animazio proiektuei buruzko ekimen hau urriaren 24tik 26ra izango da Madrilen.

Marketplace (Galwayko Zinema Azoka) MERKATU ETA JAIALDIAK

Galwayko Zinema Azokako Marketplace-a 2023ko uztailaren 14an eta 15ean izango da.

Merkatuak aurrez programatutako bilerak koordinatzen ditu garapen-bidean dauden proiektuak (eta/edo amaitutako filmak) dituzten zinemagileen eta filmen finantzatzaileen, banatzaileen, salmenta-agenteen, esatarien, funts zinematografikoen eta ekoiztetxe handien artean.

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa MERKATU ETA JAIALDIAK

Donostia Zinemaldiaren hamabigarren Koprodukzio Foroak Europako eta Latinoamerikako ikus-entzunezko proiektuentzako deialdia egin du. Proiektuek gutxienez 60 minutuko iraupena izan behar dute, eta finantzaketaren %20 ziurtatuta gutxienez.

MIFA 2023 MERKATU ETA JAIALDIAK

Creative Europe MEDIAk MIFAn izango duen stand-arekin bat egin nahi duzu? Animazio merkatua 2023ko ekainaren 13tik 16ra izango da, Annecyko Jaialdiaren esparruan.

SINO-INTERNATIONAL COMPANY MEETINGS (Marché du film) MERKATU ETA JAIALDIAK

Bridging the Dragon ekoizleen elkarteak eta Marché du Filmek Sino-International Company Meetings-ak hartuko dituzte zazpigarren urtez. Helburua da Txinako eta nazioarteko profesionalen arteko elkarrizketa suspertzea, bi aldeetako enpresak elkarren ikuspegien eta helburuen arabera parekatuz.

Film Sales Support deialdia publikoa (Tribeca 2023) MERKATU ETA JAIALDIAK

Film Sales Support deialdi publikoa, Tribecako Zinemaldian Europatik kanpoko herrialdeetako erosle eta banatzaileei film europarren promozio klasiko eta digitaleko kanpainak aurkezteko.
 

Marché du film Cannes MERKATU ETA JAIALDIAK

Creative Europe MEDIAk Cannesko Marché du Film-en izango duen stand-arekin bat egin nahi duzu? Jaialdia 2023ko maiatzaren 16tik 24ra izango da.

Cartoon Forum MERKATU ETA JAIALDIAK

Cartoon Forum ekimenak zure ekoizpenak sektoreko profesionalen eta nazioarteko jaialdietako programatzaileen aurrean erakusteko aukera eskainiko dizu.

➖ Urriaren 18tik 21era egingo da, Toulousen.
➖ Izena emateko azken eguna: maiatzak 9.

Conecta FICTION & ENTERTAINMENT MERKATU ETA JAIALDIAK

Telebista-edukia sortzera, garatzera, ekoiztera, finantzatzera eta merkaturatzera bideratuta dagoen nazioarteko merkatu profesionala da.