EUROPEAN CO-DEVELOPMENT

Partzuergo batean bilduta dauden hainbat herrialdetako ikus-entzunezko ekoiztetxeei zuzendutako deialdi honen helburua nazioarteko potentziala duen ikus-entzunezko proiektu bat garatzea da, zinema, telebista edo plataforma digitalentzat.
Proiektuko liderrak frogatu behar du komertzialki estreinatu den (zinema-aretoetan) edo gutxienez eskatzailearena ez den beste hiru herrialdetan emititu den (telebista, plataforma digitala) aurretiazko obra bat ekoitzi duela 2017tik

Aurrekontua: 6.500.000 euro.
Proiektu hautagarriak: fikziozko film luzea, animaziozko filma eta sormenezko dokumentala.
Proiektua ez da filmatzen hasi behar deialdia egin eta hamar hilabeteko epean.
Eskatzaileak frogatu behar du proiektuari dagozkion eskubide gehienak dituela.
INPAKTUA:
Garapen-fasean lankidetza handiagoa herrialde eta merkatu desberdinetako Europako produkzio-enpresen artean, eta, beraz, koprodukzio gehiago.
Europako eta nazioarteko merkatuetan kokapen sendoagoa finantzaketarako hautatutako enpresentzat.
FINANTZAKETA:
Lump sum: aurrekontuaren % 70. Gehienezkoa, 60.000 € empresa bakoitzeko.
Koordinatzaileak zein bazkideek (eta haien erakunde afiliatuek) diruz lagundu daitezkeen kostuak izan ditzakete, eta EBren diru-laguntzaren zati bat jaso dezakete.
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:
Garrantzia (40 puntu)
Edukiaren eta jardueren kalitatea (20 puntu)
Proiektuaren kudeaketa (25 puntu)
Barreiadura (15 puntu)