Zure filmerako nazioarteko koprodukzioa nola bilatuAlbisteak

KOPRODUKZIOAK - NAZIOARTEKOTZEKO BIDEAK
Zure filmerako nazioarteko koprodukzioa nola bilatu

Izena emateko azken eguna: 2026ko maiatzaren 11
 
Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik, Tabakalera eta Donostia Zinemaldia-rekin batera, nazioarteko bokazioa duten zinema-proiektuetarako aholkularitza saioak antolatu dituzte luzemetrai proiektuak garapen eta/edo preprodukzio fasean dituzten ekoizleei zuzenduta. Domingo Corral ekoizle entzutetsuak gidatutako tailer honek, nazioartekotzeko eta Donostia Zinemaldiaren 74. edizioan bazkide berriak bilatzeko abiapuntu sendoa eskainiko die ekoizleei.

Zinema arloko film luzeko 6 proiektu aukeratuko dira.

Ekainaren 2 eta 3an eskainiko da aholkularitza Tabakalerako Zine eta Ikus-entzunezko laborategian.

TAILERRAREN DESKRIBAPENA

Tutorea: Domingo Corral ekoizle independentea da. Movistar+ edukien zuzendaria izan da 2025eko maiatzera arte. 2014an, Telefónica taldeko telebista-dibisioan sartu zen, edukien zuzendari gisa. Konpainiak, bere ardurapean, jatorrizko edukia ekoizteko asmo handiko estrategia bati ekin zion, eta estrategia horren ondorioz, 'Sirat', 'Los tigres' edo 'Los domingos' film berriak eta 'Antidisturbios', 'Querer', 'La Mesías' edo 'Anatomía de un instante' telesailak egin ziren. Telefonican lan egin aurretik, Turner Iberiako zuzendari nagusia izan zen. Enpresa horrek CNN, TCM, Boing, Cartoon Network edo TNT bezalako kanalak editatu zituen Espainian, eta gaur egun Warner Bros Discovery taldearen parte da. Filologia Ingelesean lizentziaduna da Sevillako Unibertsitatean, eta kazetaritzan masterra du UAM/EL PAISen.

Data eta tokia. Aukeratutako proiektu bakoitzak bi orduko aholkularitza pertsonalizatua jasoko du Tabakalerako Zine eta Ikus-entzunezko laborategian. Hurrengo egun hauetakoren baterako hitzartuko da: ekainak 2 eta 3.

Aholkularitza-saioaren helburua. Helburua hautatutako ekoizleei haien proiektuak nazioartekotzeko, nazioarteko bazkideak eta nazioarteko finantzaketa-iturri berriak bilatzeko orientazioa eskaintzea da. Aholkularitza profesional pertsonalizatua izango da (feedbacka, ideiak, aholku praktikoak...).

Nori zuzenduta dago. Egoitza fiskala Euskadin duten eta film luze zinematografikoko proiektua garatzen ari diren edo aurre-produkzio fasean dauden ekoizleei.

Lan-hizkuntza: Gaztelania

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: (Gazteleraz)
  • Sinopsia.
  • 15 orrialdeko tratamendua edo gidoia.
  • Aurrekontua (gutxi gorabeherakoa).
  • Finantzazio plana.
  • Finantziazioaren egoera.
  • Lan-taldearen proposamen teknikoa eta artistikoa.
  • Ekoizlearen oharrak (egin nahi duen pelikula mota, erreferentzia zinematografikoak, koprodukzioa zein herrialdeekin egin nahi den, zein enpresekin…).
  • Zuzendariaren oharrak.
  • CV: enpresarena eta ekoizlearena.

*Ekoizle bakoitzak proiektu bat aurkeztu dezake bakarrik.

Parte hartu nahi izanez gero, atxikita jaso duzun formularioa behar bezala bete eta eskatutako dokumentazioarekin batera bidali maiatzaren 11 baina lehenago Europa Creativa Desk MEDIA Euskadiko posta helbidera: a.gonzalez@europacreativaeuskadi.eu