Zure filmerako nazioarteko koprodukzioa nola bilatuAlbisteak

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik, Tabakalera eta Donostia Zinemaldia-rekin batera, nazioarteko bokazioa duten zinema-proiektuetarako aholkularitza saioak antolatu dituzte luzemetrai proiektuak garapen eta/edo preprodukzio fasean dituzten ekoizleei zuzenduta. Tailer honek, nazioartekotzeko eta Donostia Zinemaldiaren 72. edizioan bazkide berriak bilatzeko abiapuntu sendoa eskainiko die ekoizleei.

Zinema arloko film luzeko 6 proiektu (fikzioa, animazioa, dokumentala) aukeratuko dira.

Ekainaren 4ean eta 5ean eskainiko da aholkularitza Tabakaleran.

TAILERRAREN DESKRIBAPENA
Tutorea: Laura Fernádez Brites (Filmax)

Laura Fernández Filmax enpresako bazkide eta ekoizlea da. Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziaduna da, Facultat de Ciéncies de la Comunicació Blanquernan (Ramón Lull Unibertsitatea). Ondoren, zinema-ekoizpenean espezializatu zen Los Ángelesko University of California (UCLA) unibertsitatean, eta Marketin Zuzendaritzako Masterra egin zuen EADAn. Bere ekoizpen ezagunenen artean daude: '[REC] 4: Apocalipsis' (Jaume Balagueró), 'No matarás' (David Victori) edo 'La ermita' (Carlota Pereda). CV osoa irakurri

Data eta tokia. Aukeratutako proiektu bakoitzak bi orduko aholkularitza pertsonalizatua jasoko du Tabakaleran. Hurrengo egun hauetakoren baterako hitzartuko da: ekainak 4 eta 5

Aholkularitza-saioaren helburua. Helburua hautatutako ekoizleei haien proiektuak nazioartekotzeko, nazioarteko bazkideak eta nazioarteko finantzaketa-iturri berriak bilatzeko orientazioa eskaintzea da. Aholkularitza profesional pertsonalizatua izango da (feedbacka, ideiak, aholku praktikoak...).

Nori zuzenduta dago. Egoitza fiskala Euskadin duten eta film luze zinematografikoko proiektua garatzen ari diren edo aurre-produkzio fasean dauden ekoizleei.

Lan-hizkuntza: Gaztelania

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: (Gazteleraz)

  • Sinopsis.
  • 5 eta 8 orrialde arteko tratamendua.
  • Aurrekontua (gutxi gorabeherakoa).
  • Finantzazio plana.
  • Finantziazioaren egoera.
  • Lan-taldearen proposamen teknikoa eta artistikoa.
  • Ekoizlearen oharrak (egin nahi duen pelikula mota, erreferentzia zinematografikoak, koprodukzioa zein herrialdeekin egin nahi den, zein enpresekin…).
  • Zuzendariaren oharrak.
  • CV: enpresarena eta ekoizlearena.

*Ekoizle bakoitzak proiektu bat aurkeztu dezake bakarrik.

Parte hartu nahi izanez gero, atxikita jaso duzun formularioa behar bezala bete eta eskatutako dokumentazioarekin batera bidali maiatzaren 2a baino lehenago Europa Creativa Desk MEDIA Euskadiko posta helbidera: a.gonzalez@europacreativaeuskadi.eu