ZINEMALDIA & TECHNOLOGYAlbisteak

Nola ari da teknologia ikus-entzunezkoen sektorea eraldatzen?

Irailak 24an Zinemaldia & Technology jardunaldiaren edizio berri bat egingo da, teknologiaren eta ikus-entzunezkoen arteko loturak eta sektorerako dituzten aplikazio berriak aztertzeko.

Zinemaldia Startup Challenge estatuko eta Europako enpresa-proiektuen lehiaketa da. Ikus-entzunezkosektorean aplikazioak izan ditzaketen garapen teknologikoak dituzten enpresa-proiektu berriak sustatzea du helburu.

Eusko Jaurlaritzak, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren eta SPRIren bidez, Zinemaldia Startup Challenge sustatzen du. Ekimen hori Zinemaldia & Technology jardunaldiaren ardatz nagusia da, eta Donostia Zinemaldiak antolatzen du, Tecnalia, Alía (Ikus-entzunezko Industria Aliantza) eta Vicomtech erakundeekin elkarlanean.

Aurten, gure Danimarkako Deskeko lankidea, Lone Friboe Garde, epaimahaiko kide izango da.

PROGRAMA

Moderatzailea: AC Coppens, The Catalysts (Alemania)

10:00 | Ongi etorria eta aurkezpena

10:15 | Zinemaldia Startup Challengeko pitching-ak– Europako proiektuak

  • Graphrs (Alemania)
  • SuperScout (Erresuma Batua)
  • TheGreenShot (Belgika)
  • THELMA (Finlandia)
  • Virtual location scouting (Finlandia)

11:15 | Zinemaldia Startup Challengeko pitching-ak – Estatuko proiektuak

  • Dymensium
  • HaMo Real-Time Animation System
  • intoreality.tv
  • Pixentinel
  • Volum

12:15 | Atsedena

12:30 | Solasaldia: Audientziak, algoritmoak eta ikus-entzunezko banaketa

  • Gloria Saló (ikus-entzunezko kontsumo-ohituren ikertzailea, GECA)
  • Fleur Dopheide (Marketing Manager, The Searchers)
  • Vicky Cazalla (TV & Film Strategic Partnerships arduraduna, YouTube)

13:45 | Zinemaldia Startup Challenge sari-banaketa

14:00 | Networking koktela