ZINEMALDIA & TechnologyAlbisteak

Zinemaldia Startup Challenge Estatuko eta Europako enpresa-proiektuen lehiaketa da. Ekimenak ikus-entzunezko sektorerako aplikazioak dituzten garapen teknologikoekin enpresa-proiektu berriak sustatzearen aldeko apustua egiten du.

Eusko Jaurlaritzak, Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna Sailaren eta SPRIren bidez, Zinemaldia Startup Challenge delakoa sustatzen du. Horixe bera izango da Donostiako Zinemaldiak Tecnaliarekin, Alíarekin (Ikus-entzunezkoen Aliantza Industriala) eta Vicomtechekin elkarlanean antolatutako Zinemaldia & Technology jardunaldiaren ekimen nagusia.

  • 10:00 Ongi-etorria
  • 10:15 Aurkezpenak – Europako proiektuak
  • 11:15 Aurkezpenak – Estatuko proiektuak
  • 12:20 Kafea
  • 12:30 Mahai-ingurua
  • 13:45 Sariak
  • 14:00 Networking-koktela