Europa Creativa (2021-2027) programa berriak zenbait ekintza biltzen ditu, sektore bakoitzaren erronka eta behar espezifikoei erantzuteko. Musika-sektorearen kasuan, hainbat finantzaketa-aukera eskaintzen ditu, bai ekintza horizontalen bidez (Europako lankidetza-proiektuak, plataformak eta sareak), bai sektorekako ekintzen bidez. Europa Creativa Kulturak sektore honetako erakunde eta profesionalentzat egiten dituen deialdiei buruzko informazio eguneratua emateko, Europa Creativa Kultura bulegoak, MEDIA Euskadi bulegoarekin batera, online antolatu du saio hau.
Europa Creativa Kultura Bulegoko talde teknikoak gaur egun irekita dauden deialdiak aurkeztuko ditu.
Izen-emateak, esteka honen bidez:
https://transit.zoom.us/webinar/register/WN_oxao6RkHQ3mMkE5aGQx9BA