Webinar 'Creative Innovation Lab'Albisteak

Webinar 'Creative Innovation Lab'

Noiz: Ekainak 28, 10:30etik aurrera
 

Europa Creativa bulegoek Europa Creativa programaren ‘Creative Innovation Lab’ deialdiari buruzko webinar informatibo hau eskaintzen dute, ikus-entzunezko sektorean eta, gutxienez, beste sektore sortzaile edota kultural batean aplika daitezkeen irtenbide berritzaileen sorrera finantzatzera bideratua.
 

Deialdi honetan izena emateko epemuga 2022ko irailaren 7a da, eta programaren 'Cross sectoral' atalaren barruan kokatzen da. Horrenbestez, kultura eta sormen industrietako sektoreen arteko lankidetza bilatzen du, horietako batzuetan eragin positiboa duten eta merkatuan sartzeko ahalmena duten irtenbide berritzaileak lortzeko.
 

Saioan, Europa Creativa bulegoetako teknikariek deialdiaren xehetasunak azalduko dituzte, eta 2021eko deialdiko bi proiektu onuradun aurkeztuko dira.
 

Deialdi hau eta bere aukerak hobeto ezagutu nahi badituzu, esteka honetan ikus dezakezu dokumentazioa, eta hemen berrikusi dezakezu Europako Batzordeko Kulturaren eta Hezkuntzaren Agentzia Exekutiboak apirilean eskaini zuen informazio-saioaren bideoa (ingelesez).


Izena emateko formularioa


 

PROGRAMA
10:30 | Ongietorria
10:35 | Deialdia eta izena-emateko formularioa aurkeztea

  • Carolina Fenoll Espinosa. Europa Creativa Kultura bulegoko teknikaria
  • Ainhoa González Sanchiz. Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoko koordinatzailea
  • Manuel García Álvarez. Europa Creativa Kultura bulegoko teknikaria

11:20 | Proiektu onuradunen aurkezpena

  • Àlex Navarro Garrich. Europa Creativa MEDIA Catalunya bulegoko koordinatzailea
  • Sandra Grano de Oro Tuñón. Optiva Media. Proiektua: «Third Stage. Pan-European platform and innovative business model for distribution and promotion of AV streaming of European cultural performances»
  • Virginia Galán eta Miguel Eek. Mosaic producciones audiovisuales SL. Proiektua: «Musika Peripherika: The New Crossroads of Music & Film in the 21st Century»

11:55 | Galderen txanda
12:10 | Saioaren amaiera