
Donostia Zinemaldiak Y2K effect: a portrait of a generation jardunaldia hartuko du irailaren 20an, 18:00etatik 19:30era, Tabakalerako Z Aretoan.
Mendea hasi zenetik 25 urtera, belaunaldi baten erretratua argi irudikatu daiteke. 2000ko urteak zorrotz irudikatzeaz gain, ikus-entzunezko sektorea funtsezkoa izan da belaunaldi baten iruditegi emozionala eta parte izatearen sentimendua eraikitzeko.
Tokikotik nazioartera eta 2000tik gaur egunera, industriako profesionalen arteko elkarrizketa horren helburua izango da halako proiektu motak sortzea sustatzen duten gakoak eta audientzia handiagoetara zabaltzeko dauden erronkak eta aukerak aztertzea.
Moderatzailea: Isabel Vázquez (aurkezlea, gidoilaria eta serieetan aditua)
Parte-hartzaileak:
- Xabi Zabaleta. Pausoka Entertainmenteko bazkidea. ‘Desaparecido/Desagertuta’ arrakastatsua izan da bere azken lana. Euskaraz zein gaztelaniaz grabatu dute. ‘Go!azen’, ‘Hasiberriak’, ‘Aitaren etxea’ edo ‘Ihesaldia’ telesailak ere sortu eta idatzi ditu. ‘El Vasco’ filma idatzi eta ekoitzi zuen eta Donostia Zinemaldian estreinatu zuen (2022).
- Cristina Merino. Movistar+eko Eduki Originalen Exekutiboa da eta ‘Marbella’, ‘Muertos SL’, ‘La vida breve’ edo ‘Poquita fe’ lanen garapenean eta ekoizpen sortzailean hartu du parte. 20 urteko esperientzia du ordainpeko telebistan eta ez fikziozko lanen commissioning editorea, diseinatzaile editoriala eta komunikaziokoa izan da.
- Andrea H. Catalá. Amor y Lujo ekoiztetxearen sortzailea da eta Suma Contententzako ekoizle exekutiboa izan da ‘Mariliendre’ eta ‘Superestar’ lanetan.