SSIFF | Serieen jardunaldia: Benetako gertakarietan oinarritua.Albisteak

Irailaren 23an, 17:00etan, Tabakalerako Z Aretoan, "Biopic-en arrakasta Espainiako fikzio serializatuan" izeneko jardunaldia izango da.

“Benetako gertakarietan oinarritutako” kontakizunek oihartzun emozional handiko istorioetan murgiltzera bultzatzen dute ikuslea. Genero horren barruan, biopicak are identitate-maila handiagoa ematen du, Espainiako
eta munduko herri-kulturak pertsona ospetsuei buruzko narrazioen aldeko apustua egiten baitu.

Oraingoz, nabaria da 2023an genero horrek eta autobiografien egokitzapenak Espainiako telesailen artean gorakada izan dutela, eta arrakasta izan dute nola kritikan hala ikus-entzule nazional eta nazioartekoen artean. Alabaina, goranzko joera horren erdian, nola lortzen dute ekoizleek eskaintza handiaren artean interesa erakartzea? Zer-nolako zailtasunak dauzkate proiektu horiek kontzeptualizazioari eta ekoizpenari dagokienez?
Moderatzailea:
• Isabel Vázquez (gidoilari, aurkezlea, irakaslea eta zinema- eta telesail-analista)
Hizlariak:
• Joana Vilapuig eta Mireia Vilapuig (Selftape Filminen telesail originalaren sortzaileak)
• Teresa Fernández-Valdés (Nacho telesailaren showrunnerra eta gidoilaria)