'Sorda', LUX Audience Award sariaAlbisteak

Eva Libertadek zuzendutako eta MEDIA programak babestutako ‘Sorda’ filmak historia egin du, Europako Parlamentuaren LUX Audience Award saria irabazi duen Estatuko lehen filma izateagatik.

Filmak aintzatespenak jaso ditu jaialdietan eta sari-galetan. Izan ere, Goya Sarien aurreko edizioan, Gizonezko Aktore Onenaren (Álvaro Cervantes), Zuzendari Berri Onenaren (Eva Libertad) eta Emakumezko Aktore Berri Onenaren (Miriam Garlo) sariak eskuratu zituen.

Zorionak!