SOFIA MEETINGS 2022 Albisteak

[EUS] Sofia Meetings-en 19. edizioan parte hartzeko deialdia zabalik!

Sofia International Film Festivalen industria-ekitaldi honen atal berria 2022ko martxoaren 16tik 22ra izango da.

Moduluak

  • Feature Films Pitching: Produktorea, nazioarteko salmentak eta banaketa bilatzen dituen zuzendari baten fikziozko lehen, bigarren edo hirugarren film luzeko proiektu baten aurkezpena.
  • TV Series Pitching: telesailen proiektuak.
  • Works in Progress: postprodukzioko fase ezberdinetan dauden amaitu gabeko filmen proiekzio itxiak, edo estreinaldi bila amaitutako filmak. Proiekzio hauek nazioarteko zinema jaialdietako programatzaileei, nazioarteko salmenta agentziei eta banatzaileei zuzenduta daude.

Programa nagusiez gain, Sofia Meetingsek tailerrak, panelak, aurkezpenak, Europako banaketari buruzko workshopak eta 'Europa Cinemas' ekimenak audientzien garapenari buruz antolatutako ekitaldia eskaintzen ditu, besteak beste.

Izena emateko epemuga (work in progress): 2022ko urtarrilaren 11.