
European Film Promotion (EFP) erakundeak berriro ere etorkizun handiko Europako 20 ekoizle hautatu ditu Producers on the Move ekimenaren 27. ediziorako. Programa hau Cannesko Zinema Jaialdiaren baitan egingo da, maiatzaren 12tik 23ra.
Producers on the Move formatu hibridoan garatzen da: lehenik, jaialdiaren aurretik lineako prestaketa-saioak egiten dira (apirilaren 28tik 30era), eta ondoren, bi aste beranduago, Cannesen aurrez aurreko programa trinkoa gauzatzen da. Hautatutako ekoizleek jarduera pertsonalizatu ugaritan parte hartzen dute, hala nola proiektuen aurkezpenetan, banakako bileretan, kasu azterketa hautatuetan eta nazioarteko lankidetza sustatzeko iseinatutako networking ekitaldietan. Programa, gainera, nazioarteko sustapen-kanpaina zabal batekin osatzen da; horren barruan sartzen dira online aurkezpenak eta nazioarteko hedabide espezializatu nagusietan ikusgarritasuna lortzea.
Aurtengo hautaketan, besteak beste, Xavi Font ekoizle katalana dago (Zuzú Cinema). Font SIRÂT filmaren ekoizleetako bat da; film horrek MEDIA programaren babesa izan du, Cannesko Zinema Jaialdian Epaimahaiaren Saria irabazi du, eta bi aldiz izendatua izan da OSCAR sarietarako.
Hautatutako ekoizleak hauek dira:
- Lixi Frank (Austria).
- Roxanne Sarkozi (Belgika).
- Constantinos Nikiforou (Zipre).
- Dagmar Sedlácková (Txekiar Errepublika).
- Maria Møller Kjeldgaard (Danimarka).
- Marianne Ostrat (Estonia).
- Daniel Kuitunen (Finlandia).
- Julie Billy (Frantzia).
- Xavi Font (Espainia).
- Philipp Trauer (Alemania).
- Danae Spathara (Grezia).
- Sunna Guðnadóttir (Islandia).
- Julianne Forde (Irlanda).
- Stefano Centini (Italia).
- Marion Guth (Luxemburgo).
- Olivia Sophie van Leeuwen (Herbehereak).
- Ivana Shekutkoska (Ipar Mazedonia).
- Agata Novinski (Eslovakia).
- Linda Mutawi (Suedia).
- Michela Pini (Suitza).