NORDIC CONNECTION: Nordiko herrialdeen eta Euskadiren arteko zubiak eraikitzenAlbisteak

Datorren irailaren 23an, 9:30etik aurrera, NORDIC CONNECTION topaketa profesionalak Suedia, Danimarka, Norvegia, Finlandia eta Euskadiko ikus-entzunezkoen sektoreko funts eta erakunde nagusietako ordezkariak bilduko ditu Kursaalen (9. aretoa), ekoiztetxe, telebista-kate eta sektoreko beste profesional batzuekin batera.

Finantzaketa-eredu desberdinak ezagutzeko, esperientziak partekatzeko, nazioarteko koprodukzio-kasuak aurkitzeko eta Europako iparraldeko eta Euskadiko ikus-entzunezko ekosistemen arteko lankidetza-aukera berriak aztertzeko jardunaldia izango da.

Konferentzia Eusko Jaurlaritzarekin, EITBrekin, Europar Batasunean Eusko Jaurlaritzak duen Ordezkaritzarekin eta Danimarka, Finlandia, Norvegia, Suedia eta Euskadiko Europa Creativa MEDIA bulegoekin elkarlanean antolatu da.

PROGRAMA
Moderatzailea: AC Coppens, The Catalysts (Alemania)

9:30 | Networking-kafea

10:00 | Irekiera

  • Andoni Aldekoa, EITBko zuzendari nagusia.
  • Ana López Asensio, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapeneko eta Kultura eta Sormen Industrien zuzendaria.

10:15 | Europako Iparraldeko funtsak

  • Liselott Forsman, Nordic Film & TV Fundeko zuzendari nagusia.
  • Charlotta Denward, Swedish Film Institute-ko Zinema Finantzaketako arduraduna.
  • Malene Blenkov, Danish Film Institute-ko Fikzio arloko arduraduna.
  • Terez Hollo-Klausen, Norwegian Film Instituteko Garapen, Ekoizpen eta Sormen Talentuko zuzendaria.
  • Matti Paunio, Finnish Film Foundation-eko Ekoizpen arduraduna.

11:15 | Koprodukzio adibideak

1. KASUA: Suedia + Finlandia
Thin Blue Line (Suedia-Finlandia koprodukzioa)

  • Martin Persson, ekoizle exekutiboa, Anagram Sweden.

2. KASUA: Norvegia + Danimarka
Henki (Norvegia-Danimarka koprodukzioa)

  • Esben Selvig, Klynge Norwayko sortzailekidea, bazkidea eta sormen-zuzendaria.
  • Hans-Jørgen Osnes, Norsk rikskringkastingeko (NRK) Drama Nazioarteko Finantzaketako arduraduna.
  • Lone Korslund, Scanbox Productions Denmarkeko sormen-zuzendaria eta ekoizle exekutiboa.

3. KASUA: Euskadi

  • Xabier Zabaleta, Pausokako proiektu-zuzendaria — Desagertuta 2.
  • Marian Fernández Pascal, Txintxua Films-eko sortzaile eta ekoizlea — Su ahoak.
  • Alejandra Arróspide, Vidania Films-eko sortzaile eta ekoizlea — Maldebrot Kultua.

12:30 | Networking koktela


Bertaratu ahal izateko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik honako helbide elektroniko honen bidez baieztatzea: a.gonzalez@europacreativaeuskadi.eu