Aurten, Stephanie Leempoels eta Jeroen Verhaeghe, Belgikako Europa Creativa MEDIAko bulegoetako arduradunak izango ditugu Donostia Zinemaldian. Kursaaleko Industria gunean dagoen MEDIA stand-an izango dira biak. Belgikak aukera handiak eskaintzen ditu maila handiko telesail eta filmak koproduzitzeko (pizgarri erakargarriak, hainbat funts kultural eta ekonomiko), eta lurralde ezin hobea izan daiteke koproduzitzeko.
Gainera, ekoizle belgikarren delegazio garrantzitsua izango dugu Europa eta Latinoamerikaren arteko koprodukzio foroan.
Belgikarekin koproduzitzeko interesa duzuen ekoizle guztiak, harremanetan jar zaitezkete gure bulegoarekin, Stephanie eta Jeroen arduradunekin bilerak antolatzeko (a.gonzalez@europacreativaeuskadi.eu)