KOPRODUKZIOAK - NAZIOARTEKOTZEKO BIDEAK
Zure filmerako nazioarteko koprodukzioa nola bilatu
Izena emateko azken eguna: 2025eko maiatzaren 14a

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik, Tabakalera eta Donostia Zinemaldia-rekin batera, nazioarteko bokazioa duten zinema-proiektuetarako aholkularitza saioak antolatu dituzte luzemetrai proiektuak garapen eta/edo preprodukzio fasean dituzten ekoizleei zuzenduta. Belén Atienza ekoizle entzutetsuak gidatutako tailer honek, nazioartekotzeko eta Donostia Zinemaldiaren 73. edizioan bazkide berriak bilatzeko abiapuntu sendoa eskainiko die ekoizleei.
Zinema arloko film luzeko 6 proiektu (fikzioa, animazioa, dokumentala) aukeratuko dira.
Ekainaren 10ean eta 11n eskainiko da aholkularitza Tabakalerako Zine eta Ikus-entzunezko laborategian.
TAILERRAREN DESKRIBAPENA
Tutorea: Belen Atienzak (Madril, 1970) hogei urte baino gehiago daramatza filmak ekoizten. J.A Bayonaren film guztiak ekoitzi ditu, independenteak zein estudiokoak: El orfanato (2007), Lo imposible (2012), Un monstruo viene a verme (2016) edo Jurassic World: El reino caído (2018). Beste film batzuen artean, Guillermo del Tororen El laberinto del fauno, Che: Guerrilla y Che: El Argentino, Kusturicaren Maradona eta Sergio G. Sánchezen El secreto de Marrowbone (2017) filmeko zuzendari gisa egindako debuta. Baionarekin batera eta berak zuzendutako bi kasuetan, Showtime Penny Dreadful telesaileko eta Amazonen The Lord of the Rings: The Rings of Power telesaileko lehen bi ataletako ekoizle exekutiboa ere izan da. La sociedad de la nieve da J.A Bayona eta Sandra Hermidarekin batera ekoiztu duen azken filma. Belenek El Fons del Llac ekoizten ari da gaur egun, Isaki Lacuestaren film luze berria, eta Vieja Loca amaitu berri du, Martin Maureguiren lehen film luzea, Carmen Maura protagonista duena.
CV osoa irakurri
Data eta tokia. Aukeratutako proiektu bakoitzak bi orduko aholkularitza pertsonalizatua jasoko du Tabakalerako Zine eta Ikus-entzunezko laborategian. Hurrengo egun hauetakoren baterako hitzartuko da: ekainak 10 eta 11.
Aholkularitza-saioaren helburua. Helburua hautatutako ekoizleei haien proiektuak nazioartekotzeko, nazioarteko bazkideak eta nazioarteko finantzaketa-iturri berriak bilatzeko orientazioa eskaintzea da. Aholkularitza profesional pertsonalizatua izango da (feedbacka, ideiak, aholku praktikoak...).
Nori zuzenduta dago. Egoitza fiskala Euskadin duten eta film luze zinematografikoko proiektua garatzen ari diren edo aurre-produkzio fasean dauden ekoizleei.
Lan-hizkuntza: Gaztelania
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: (Gazteleraz)

- Sinopsia.
- 15 orrialdeko tratamendua edo gidoia.
- Aurrekontua (gutxi gorabeherakoa).
- Finantzazio plana.
- Finantziazioaren egoera.
- Lan-taldearen proposamen teknikoa eta artistikoa.
- Ekoizlearen oharrak (egin nahi duen pelikula mota, erreferentzia zinematografikoak, koprodukzioa zein herrialdeekin egin nahi den, zein enpresekin…).
- Zuzendariaren oharrak.
- CV: enpresarena eta ekoizlearena.
*Ekoizle bakoitzak proiektu bat aurkeztu dezake bakarrik.
Parte hartu nahi izanez gero, atxikita jaso duzun formularioa behar bezala bete eta eskatutako dokumentazioarekin batera bidali maiatzaren 14a baina lehenago Europa Creativa Desk MEDIA Euskadiko posta helbidera: a.gonzalez@europacreativaeuskadi.eu