MIPCOM Workshop: Nazioarteko potentzialaren gakoakAlbisteak

Nazioarteko koprodukzioek eta salmentek gero eta garrantzi handiagoa dute ikus-entzunezkoen industrian. Madrilgo eta Donostiako MEDIA bulegoek antolatutako tailer honetan, parte-hartzaileek ekoiztetxeek eta ikus-entzunezko proiektuek nazioartekotzeko duten potentziala ebaluatzeko diseinatutako tresna bat aztertuko dute. Zer elementu eman behar dituzu nazioarteko merkatuan erakargarria izateko? Zatoz eta jakin ezazu!

Tailerra MIPCOMen baitan izango da, urriaren 13an, 11:30etik 12:30era, kokapen honetan: Creative Europe MEDIA Stand – P4.B1, Meeting Room, 5th floor (seaside).