
Goya sarien 37. edizioa datorren larunbatean, otsailak 11, ospatuko da Sevillan, eta izendatuta dauden filmen artean, aurten ere, Europa Creativa MEDIAren babesa duten hainbat film daude, hala nola Mikel Gurrearen ‘Suro’, Fermin Muguruzaren ‘Black is beltza II: Ainhoa’ eta Alberto Vazquezen ‘Unicorn Wars’.
- 'Suro': Zuzendari Berri Onena (Mikel Gurrea).
- 'Unicorn Wars': Animaziozko Film Onena (Chelo Loureiro, Iván Miñambres eta Nicolas Schmerkin) eta Jatorrizko Abesti Onena (‘Batalla’).
- ‘Black is beltza II: Ainhoa’: Animaziozko Film Onena.
Zorte on eta aupa euskal zinema!