
Journalism Partnership - Collaborations, Journalism Partnership – Pluralism, MEDIA Literacy, eta Innovation Lab deialdiak argitaratu ditu Europa Creativa MEDIA Programak.
Gure webgunearen eta Facebook-en bidez aurkituko duzue deialdi guztien informazioa. Izan ere, 2024an, deialdiei buruzko informazio-saioak burutuko ditugu, eta gure sare sozialen bidez ere emango dugu horien berri. Gainera, Agentziak (EACEA) antolatutako Webinarretan sar zaitezkete EACEAren webgunean.
Gogoan izan MEDIA laguntzek ez dutela finantza arloko diru-laguntza soila biltzen; izan ere, MEDIA markak beste finantzaketa-iturri mota batzuetarako ateak ireki diezazkizueke.
Deialdien inguruko edozein zalantza izanez gero, horiek argitzeko eta eskaeren inguruko laguntza jasotzeko bulegora etortzera gonbidatu nahi zaituztegu.