
Markets & Networking, European VOD Networks & Operators, Networks of European Festivals, TV & Online Content, European Slate Development, Films on the Move, Video Games & Immersive Content Development, Innovative Tools & Business Models, deialdiak argitaratu ditu Europa Creativa MEDIA Programak.
Gure webgunearen eta Facebook-en bidez aurkituko duzue deialdi guztien informazioa. Izan ere, 2023 eta 2024an, deialdiei buruzko informazio-saioak burutuko ditugu, eta gure sare sozialen bidez ere emango dugu horien berri. Gainera, Agentziak antolatutako Webinarretan sar zaitezkete EACEAren webgunean.
Gogoan izan MEDIA laguntzek ez dutela finantza arloko diru-laguntza soila biltzen; izan ere, MEDIA markak beste finantzaketa-iturri mota batzuetarako ateak ireki diezazkizueke.
Deialdien inguruko edozein zalantza izanez gero, horiek argitzeko eta eskaeren inguruko laguntza jasotzeko bulegora etortzera gonbidatu nahi zaituztegu.