Julieta Juncadellak (Vitrine Filmes) MEDIAren Co-development laguntza lortu zuen iaz eta, horri esker, bere proiektuari bultzada eman ahal izan zion. Ekoizlearekin European Film Market-en izango duen parte-hartzeaz eta etorkizuneko proiektuez hitz egin dugu.
- Zein dira jaialdietan proiektuak aurkezteko edo finantzaketa bilatzeko garaian aurre egin behar izan diezun erronka nagusiak?
Merkatuan proiektu berri bat aurkezteko garaian, erronka nagusia izaten da solaskide egokiak eta bazkide posibleak topatzea. Merkatua osoa handia da eta, nire ustez, ezinbestekoa da film batek bere berezitasunen arabera behar duena eta industrian duen tokia modu oso zehatzean bilatzea.
- Iaz, Europa Creativa MEDIAren Co-Develpment laguntza jaso zenuen. Zer eragin zuen horrek zuen ekoizpen-lanen amaierako kalitatean eta garapenean?
Eragin handia izan zuen. Laguntzak eragin handia izan zuen proiektuan; maila artistikoan, aberastu egin zuen, Espainiarekin trukea egitea ahalbidetu zuen eta horrek, aldi berean, finantzaketa-iturri eta kolaborazio gehiago erakarri zuen.
- Zure ustez, Berlinaleren moduko ekimenetan ikusgarritasuna izateak zinema arloko profesionalentzako aukera gehiago ekar al dezake?
Bai. Nire ustez, Berlinekoaren moduko jaialdi batera joateak ekoizten ditugun proiektuetarako aukera ugari ekartzen dizkigu. Filmei emateko zerbait berriarekin itzultzen naiz beti. Eta, batzuetan, baita egiteko film berriekin ere.
- Etorkizunera begira, ba al duzu aipa dezakezun proiekturik?
Bai; Vitrine Filmesen ondoren, Euskadi eta Katalunia artean, Amat Vallmajor del Pozoren bigarren filma izango dena ekoizten ari gara. Oso pozik gaude Elias Querejeta Zine Eskolatik egresatutakoa den eta iritzi freskoa eta kritikoa dituen zuzendari bati laguntza emateko aukera dugulako.