
Beste urte batez, Europa Creativa MEDIA Cannesen izango da 2024ko maiatzaren 14tik 22ra, bere stand-aren bidez.
Profesionalek hainbat abantaila izango dituzte standean: networking aukerak, kafetegi eta mezularitza zerbitzuak, ikusgaitasuna handitzea... Parte-hartzea irekia dago Europako ikus-entzunezko profesional independenteentzat, hau da, eduki europarrak eskaintzen dituzten Europako profesionalentzat (zinemagileak, eduki berrien bila dabiltzan banatzaileak, finantzaketa lortzeko prest dauden ekoizleak...).
Nabarmentzekoa da standeko zerbitzuak doakoak direla eta parte-hartzaile guztiek 409 euroko (BEZik gabe) deskontu berezia izango dutela merkatuaren akreditazioan.
Izena emateko epemuga: 2024ko maiatzaren 3a.