Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik, Donostia Zinemaldiarekin eta Tabakalerarekin batera, nazioarteko bokazioa duten zinema-proiektuetarako aholkularitzaren 8. edizioa antolatu du. Garapen edo aurre-ekoizpen fasean film luzeko proiektuak dituzten ekoizleei zuzendutako ekimena da; proiektuak nazioartekotzeko eta Zinemaldiaren 69. edizioan bazkide berriak bilatzeko abiapuntu sendoa eskainiko die.
Aukeratutako proiektuen aholkularitza pertsonalizatuaz gain, 'Merkatu globalean zineman nazioarte mailan koprodukzioan aritzeko aukerak. Malabareak eta erronkak' masterclassa egingo da ekainaren 15ean, 12:00etatik 14:00etara, eta profesional guztientzat zabalik egongo da. Helburu hauek izango ditu masterclassak:
* Finantza arloan eta sorkuntzari dagokionez nazioartean koproduzitzearen aukerak eta abantailak.
* Koprodukzio artistikoak vs. Koprodukzio finantzarioak.
* Prozesuak eta denborak eta negoziazio-elementuak nazioarteko koprodukzioan, eta nazio mailako legediak.
Osasun-agintariek hala ahalbidetuz gero, aholkularitzak aurrez aurre egingo dira Tabakaleran, baina ez dugu baztertzen banakako aholkularitzak online egiteko aukera ere. Zinemaldiaren 69. edizioko Industry Cluben bazkide-bilaketari dagokionez, azkenean aurten edizioa egingo den formatuaren araberakoak izango dira aukerak.
Aukeratutako 6 proiektuek bi orduko aholkularitza pertsonalizatua izango dute (feed-backa, ideiak, iradokizunak, aholku praktikoak, analisiak…), tailer honen antolakuntzak esleitutako egunetako batean (ekainaren 15ean, 16an edo 17an, parte-hartzaile bakoitzari aukeraketa egin ondoren zehaztuko zaio ordutegia).Zuek ere parte hartzea espero dugu.
TAILERRAREN DESKRIBAPENA
Tutorea: Marisa Fernández Armenteros
Buena Pinta Mediaren ekoizle eta sortzailea.
Koprodukzioan egin du El Agente Topo, Maite Alberdirekin, Oscar sarietara, Independent Spirit Awards sarietara, Cinema Eyes Honors, eta Goya sarietara ere izendatutakoa. Sundance (2020) jaialdian estreinatu zuten eta Zinemaldian Europako film onenari emandako publikoaren saria irabazi zuen (2020).
2004 eta 2020 artean Mediapro Studiori lotuta egon da, eta film hauetan parte hartu du: Fernando León de Aranoa – El Buen Patrón, A Perfect Day; Isabel Coixet – Map of the Sounds of Tokyo; Javier Fesser – Camino; Woody Allen –Vicky Cristina Barcelona edo Midnight in Paris; Roman Polansky – Un dios salvaje, edo Patricio Guzmán – Salvador Allende edo El botón de nácar.ECAMeko La Incubadora programaren mentore da, eta zinema-prestakuntzako programa eta Master ugaritako irakasle.
Marisa 2020an Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialeko epaimahaikide izan zen.
Data eta lekua: Aukeratutako proiektu bakoitzak bi orduko aholkularitza pertsonalizatua izango du. Honako egun hauetakoren batean izango da: ekainak 15, 16 eta 17
Aholkularitzaren helburua: Helburua hautatutako ekoizleei haien proiektuak nazioartekotzen, bazkideak bilatzen eta nazioarteko finantzaketa-iturri berriak bilatzen laguntzea da. Aholkularitza profesional pertsonalizatua izango da (feedbacka, ideiak, aholku praktikoak...).
Nori zuzenduta dago? Egoitza fiskala Euskadin duten eta film luze zinematografikoko proiektua garatzen ari diren (edo aurre-produkzio fasean) ekoizleei.
Proiektuen aukeraketa: Proiektuak Marisa Fernández Armenterosek aukeratuko ditu. Amaierako hautaketan, 6 proiektu aukeratu dituzte gehienez.
Lanerako hizkuntza: gaztelania
Eskatzaileek aurkeztu beharreko dokumentazioa:
* Laburpena.
* 5-8 orri arteko tratamendua.
* Gutxi gorabeherako aurrekontua.
* Finantzaketa-plana.
* Proiektuaren finantzaketa-egoera, laguntzarik baduten jakitea edo proiektua aurkeztu zaien foroak.
* Koproduktoreak / salmenta-agenteak / banatzaileak
*Ekipo tekniko eta artistikoaren proposamena.
*Ekoizlearen oharra: zer motatako filma egin nahi duen, erreferentzia zinematografikoak, zer herrialderekin koproduzitu nahi lukeen, zer enpresarekin...
*Zuzendariaren oharra.
*Enpresaren eta ekoizlearen CVa.
*Kronograma.
Parte hartu nahi baduzu, bidali erantsitako formularioa behar bezala beteta, eskatutako dokumentazioarekin batera, helbide honetara: Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi, info@europacreativaeuskadi.eu 2021eko maiatzak 20 baino lehen.
Tailerrean parte hartzeko formularioa, hemen
Masterclass saiora joateko eman izena, hemen Maiatzak 15etik aurrera
Informazio gehiago eskuratzeko: 943 32 68 37