Datorren Urte Anitzeko Finantza Esparrurako (UAFE) prestatzen ari da Europako Batzordea. EBren epe luzeko aurrekontua da, eta 2028an hasiko da.
Orain dela gutxi ireki du honakoari buruzko kontsulta publikoa: “EBren finantzaketa hezkuntzarako, mugaz gaindiko prestakuntza eta elkartasunerako, gazteentzat, komunikabideetarako, kulturarako eta sektore sortzaileetarako, balioetarako eta gizarte zibilerako”.
2025eko maiatzaren 7ra arte parte har daiteke.
Kontsulta publiko hau irekia da. Zuen ekarpenak kontuan hartuko dira egitasmo hau garatzen den eta hobetzen den heinean. Jasotako ekarpenak txosten batean laburtuko dira, eta nola aintzat hartu diren azalduko da. Jasotako iruzkinak esteka honetan argitaratzen dira, eta, hortaz, iruzkinak jasotzeko arauak bete behar dituzte.
Hartzaileak >
- EBko erakundeak, autoritate eta instituzio nazionalak, eskualdeko eta tokiko autoritateak.
- EBren finantzaketaren onuradunak, hala nola ikertzaileak, ikasleak...
- Enpresak eta enpresa-elkarteak.
- Beste interesdun batzuk (zerrenda ez da zehatza): gizarte zibileko erakunde egokiak, komunitate zientifikoa edo ikerketa-komunitatea, mundu akademikoa, hausnarketa-taldeak, komunikabideak...
- Nazioarteko alderdi interesdunak.
Zergatik egiten da kontsulta? >
Von der Leyen presidenteak Europako Batzordeari 2024-2029 aldirako emandako orientabide politikoei jarraituz, Europako lehentasun estrategikoak islatuko dituen aurrekontu sinpleagoa, zehatzagoa eta harkorragoa bat sortu nahi du Batzordeak. Horretarako, zazpi kontsulta publiko jarri ditu martxan, alderdi interesdunek honakoari buruz zer iritzi duten jasotzeko: Nola aprobetxatu ahalik eta gehien EBren aurrekontua? Horietako bat da esku artean duguna.
Galdetegia online beteta parte har dezakezu kontsultan.
EBko hizkuntza ofizialetan daude eskuragarri galdetegiak. EBko edozein hizkuntza ofizialetan bidal ditzakezu zure erantzunak.
Gardentasun-arrazoiak direla eta, kontsulta publikoetan parte hartzen duten erakunde eta enpresek EBko Gardentasun Erregistroan izena eman behar dute.
Parte hartzeko, zure sare sozialetako kontuaren bidez erregistratu edo saioa hasi beharko duzu.