
2025eko irailaren 24an, 17:00etan, Donostiako Kursaal 9an, Donostia Zinemaldiaren baitan, Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik Danimarkako bulego homologoarekin batera antolatutako topaketa bat egingo da.
Hitzordua "Innovative Tools & Business Models" MEDIA deialdiaren ingurukoa izango da eta bi lurraldeetan hautatutako proiektuen arduradunek parte hartuko duten mahai-inguru bat izango du. Horien artean izango dira Niels Alberg, Publikum proiektuaren arduraduna; Ben Johnson, The Audience Project proiektuaren burua; eta Itziar Castro, Elhuyarreko proiektuaren ordezkaria.
Era berean, Lone Friboe eta Ainhoa González, hurrenez hurren Danimarkako eta Euskadiko Desk MEDIAko koordinatzaileak, deialdiari eta ikus-entzunezko sektorerako dituzten aukerei buruzko funtsezko informazioa aurkeztuko dute.
Aurkezpena amaitzean, parte-hartzaileen artean networkinga sustatzeko koktel bat eskainiko da.