
Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoak eta Tabakalerako Zine eta Ikus-entzunezko laborategiak film luzeen eta dokumentalen proiektuen gidoiak idaztera bideratutako tailerra antolatu dute datorren urtarrilerako Tabakaleran, Francisco Kosterlitz-en zuzendaritzapean.
Gidoiak idazteko lantegia 2027ko urtarrilaren 26 eta 27an izango da Tabakaleran.
TAILERRAREN DESKRIBAPENA
Tutorea: Francisco Kosterlitz
Helburuak: Gidoiaren garapen- eta idazketa-prozesuan orientazioa ematea.
Metodologia: Pertsonalizatutako aholkularitza (feedback-ak, ideiak, iradokizunak, aholku praktikoak...).
Xede-taldea: Film luze baten proiektua garatzen ari diren eta egoitza Euskadin duten gidoilariak.
Lan-hizkuntza: Gaztelera.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: PDF edo word formatuetan aurkeztutako artxiboak baino ez dira onartuko.
- Logline-a.
- Orrialde bakarreko sinopsia.
- 10-15 orri inguruko tratamendua, eskuragarri baldin badago, elkarrizketa duten 2 edo 3 eszena eta/edo eskaleta.
- Parte-hartzaileen CVa.
- Ekoizlearen CVa eta ekoiztetxearen bilakaera.
- Irrati-difusioko erakundeekin izandako hitzarmenei, filmak jasotako laguntzei eta bestelakoei buruzko informazioa.
Aukeratutako 6 proiektuek bi orduko aholkularitza pertsonalizatua izango dute (feedback-a, ideiak, iradokizunak, aholku praktikoak, analisiak…), tailer honen antolakuntzak esleitutako egunetako batean (2027ko urtarrilaren 26 eta 27an). Parte-hartzaile bakoitzari aukeraketa egin ondoren zehaztuko zaio ordutegia.
Aurkezteko data: 2026ko abenduaren 14a baino lehenago aurkeztu behar dira Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoko posta elektronikoan (a.gonzalez@europacreativaeuskadi.eu) atxikita dagoen formularioa behar bezala beteta eta eskatutako dokumentazioa.
Informazio gehiago: 943 326837