“Funtsak behar dira istorioak eta ekoizteko ereduak garatzeko”Albisteak

Berlineko European Film Marketek zinema arloko aparteko talentuak biltzen ditu eta aurten ere gauza bera egingo du. Iratxe Fresneda (Pimpi&Nella) bere proiekturako laguntza bilatzen ari da modu aktiboan. Zuzendariarekin hitz egin dugu sektorean izandako esperientziaren eta hurrengo erronka zinematografikoen inguruan.

  • Zure ustez, zergatik da garrantzitsua ikusentzunezko proiektu batek Berlinale bezalako nazioarteko jaialdietan parte hartzea?

Berlinale bezalako jaialdi batek erakusleiho bezala funtzionatzen du. EFM-n mundu osoko ekoizle, banatzaile eta programatzaileak daude eta hauei zure proiektua helarazteko aukera izan dezakezu. Merkatuan, beste profesionalen begiraden aurrean zure filma testatzeko aukera ere izan dezakezu eta aliantza berriak eratu.

  • Zeintzuk dira ikus-entzunezko sortzaileek finantzaketari dagokionez dituzten erronka komunak?

Proiektuen garapena horietako bat da. Askotan ez da erraza garai honetan finantzaketa lortzea eta, nire aburuz, hemen sortzen dira proiektu bikainen oinarriak. Funtsak behar dira istorioak eta ekoizteko ereduak garatzeko. Honi lotuta koprodukzioa da zailena. Nola lortu bidelagunak Europan oinarri sendoak ez baditu zure proiektuak ekonomikoki edo oso komertzialak ez badira zure proposamenak?

  • Zein neurritan da erabakigarria Europa Creativa MEDIAren laguntzak jasotzea kalitatezko ikusentzunezko proiektuak gauzatzeko?

Europa Creativa Mediako dirulaguntzak jasotzea bultzada handia da. Finantzaketaren ikuspegitik, diruak askatasun kreatiboa izateko aukera eman diezazuke. Bestalde, dirulaguntzak jasotzeko egiten den lana, proiektua sendotzen du hastapenetatik eskatzen dituen betekizun zorrotzak direla medio.

  • Azkenik, aurreratuko al zeniguke esku artean duzun proiekturen bat?

Une honetan laster amaitua izango dugu Errotatiba. Aspaldi filmatutako film laburra da, gure gertuko memoriarekin harremana duena eta postprodukzio fasean dagoena. Bestalde ‘Bide guztiak’ irekiak daude film luzea garatzen ari gara. Proiektuak Eusko Jaurlaritzaren gidoi eta garapenerako laguntzak jaso ditu eta Marmoka Films-ekin batera ari gara berriro lanean. Oraingoan, emakume biren bidaiaren kronika kontatuko dugu.