FRAME aholkularitza-programarako deialdia zabalik da Albisteak

FRAME aholkularitza-programa INAk diseinatu eta antolatu du, EBU Academyren laguntzarekin. 6 hilabetez, Europako hainbat erakundetako profesional ezagunen laguntza izango dute parte-hartzaileek. Helburua: beren proiektu profesionala eta karrera garatzen laguntzea.

 

Programak onura hauek eskaintzen ditu:

✔Hileroko online bilerak tutore batekin eta adituekin.
✔ Bi astez INAn edo erakunde laguntzaile batean profesionalki parte hartzeko aukera.
✔ Hurrengo nazioarteko FIAT/IFTA konferentziarako akreditazioa. Ikus-entzunezko artxiboen azken joeren ikuspegi orokorra izateko eta parte-hartzaileen sarea garatzeko aukera emango du.


‼️Izena emateko epemuga: 2022ko apirilaren 15a