
Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoak eta Tabakalerako Zine eta Ikus-entzunezko laborategiak antolatutako lantegi honek filma organismo bizidun gisa pentsatzea proposatzen du, prozesu osoan zehar eraldatzen den forma gisa: ikerketatik eta filmaketatik hasi eta muntaiaraino. Laura Citarellak hautatutako sei proiektu lagunduko ditu euren barne-logikak esploratzen, bakoitzak filma pentsatzeko bere modu berezia aurki dezan.
Lantegi hau zinema-pentsamendurako laborategi gisa planteatzen da, non intuizioek eta materialen presentziak idazketaren adinako garrantzia duten. Helburua da begirada irekitzea narrazio zatikatu, aske eta etengabeko berridazketan dagoen batera.
Tailerra bi lan-saio elkartuetan egituratzen da:
- Urtarrilaren 12a, astelehena (9:00–13:00)
- Urtarrilaren 19a, astelehena (9:00–13:00)
Saioak proiektuaren materialen azterketan zentratuko dira: ideiak, irudiak, kokapenak, pertsonaiak, erregistroak, idazketa- edo muntaketa-prozesuak. Helburua filmaren barne-logika identifikatzea eta bere garapenean har ditzakeen bide posibleak antzematea da.
Laura Citarella gaur egungo Argentinako zinema panoramako zinemagile esanguratsuenetako bat da. Bere lana —Ostende, La mujer de los perros, Trenque Lauquen, besteak beste— narrazio zabal eta zatikatu batez bereizten da, eta filmaren beraren bilakatzeak idazketa modua eraikitzen duen lan egiteko modu batez.
El Pampero Cine taldeko esperientziatik abiatuta, Citarellak zinea praktika hedatua gisa pentsatzeko modua proposatzen du, non prozesuaren etapa bakoitza idazketaren parte esentziala den. Tailer honek ikuspegi hori garapen-fasean dauden proiektuen laguntzara eramaten du, film batek izan dezakeenaren inguruko gogoeta eta esperimentaziorako espazio bat sortuz.
Izen-emateak Tabakaleraren webgunearen bitartez egin beharko dira eta ondorengo materiala izan beharko dute.
Izena emateko epemuga: Abenduak 17.
1. Informazioa
- Izena.
- Abizenak.
- Jaiotze-data.
- NAN.
- Emaila.
- Telefonoa.
- Helbidea.
- Proiektuaren izenburua.
- Erantsi dossier-a.
2. Proiektuaren dossier-a, honako hauek jasoz:
- Gehienez orri bateko sinopsia.
- Gehienez orri bateko intentzio-gutuna. Zer gustatuko litzaizuke tailerrean lantzea? Zein erronkari egiten dio aurre zure proiektuak une honetan?
- Proposamen formala, bisuala eta kontzeptuala.
- Parte-hartzaileen CVa eta aurreko lanak.
- Material osagarriak (link bidez):
- Bideo-irudietarako estekak.
- Tratamendua (10 orri baino gehiago ez).*Gidoia badago, aurkeztu ahal izango da eta kontuan hartuko da, baina ez dira gidoi-tutoretzak izango.
- Ekoizlearen CVa eta ekoiztetxearen ibilbidea (baldin bada).