Ezagutu telesailak garatzeko MEDIAk eskaintzen dituen aukera guztiakAlbisteak

Telesail bat garatzen ari zara? Hauek dira MEDIA Programak eta MEDIA Euskadi bulegoak eskeintzen dizkizun aukera guztiak.
 

  • SERIES MANIA

Koprodukzioa bilatzeko orduan laguntza emateko eta Europako harreman-sare bat sortzeko helburuarekin, Europako MEDIA bulegoak networking-ekitaldi bat antolatu dugu, telesail proiekturen bat garatzen ari diren Europako ekoizleei zuzendua. Martxoaren 19an izango da, Lillen egingo den Series Mania Foroan.

Baieztatu bertaratuko zarela esteka honetan

  • EUROPEAN SHOWRUNNER

Zabalik da showrunner 2024ren europar formakuntzarako deialdia!

Europako telesailetako idazleentzat diseinatutako prestakuntza- eta mentoria-programa bat da, Europako showrunner-etarako ezagutza osoak eta funtsezko trebetasunak eskaintzen dituena.

Hasiera: 2024ko ekainak 2
Iraupena: 6 hilabete
Formatua: lanaldi partziala | Ikaskuntza erdipresentziala: presentziala Kolonian eta online
Hizkuntza: ingelesa
Izena emateko epemuga: apirilak 14

Gainera, datorren martxoaren 14an, ekitaldiari buruzko informazio-saio bat egingo da 18:00tan. Jeppe Gjervig Gram (idazlea eta showrunnerra, «Borgen», «Follow the Money», Danimarka), Rachel Paterson (idazlea eta produktore exekutiboa, «Fallen», Erresuma Batua) eta Pedro Lopes (idazlea, ekoizlea eta showrunnerra, «Gloria», Portugal) izango dira bertan.

Info +: www.showrunners.eu.
 

  • GIDOI TAILERRA

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoak eta Tabakalerak film luzeen eta dokumentalen proiektuen gidoiak idaztera bideratutako tailerra antolatu dugu datorren apirilarako Tabakaleran, Blanca Escoda zuzendaritzapean. Gure helburuak gidoiaren garapen- eta idazketa-prozesuan orientazioa ematea eta MEDIA deialdietarako proiektuak prestatzea.

Bertan parte hartu nahi baduzu gure bulegoarekin harremanetan jarri.
 

  • SERIES LAB HAMBURG

Garapenerako eta koprodukziorako ekitaldia da, eta Europako hogei ekoizle bilduko ditu. Horiek telebistarako gama altuko telesail-proiektuak garatzen ari dira eta nazioarteko bazkideen bila ari dira, finantzaketarako. Laborategi hori Hanburgon (Alemania) izango da, 2024ko ekainaren 18tik 20ra.

Nazioarteko lau gidoigintzako adituk taldeekin batera lan egingo dute euren proiektuetan. Gainera, azoka eremu bat egongo da, 20 finantzatzaile europarrekin, commissioning editor arduradunetatik hasi eta nazioarteko salmenta-agentzietara.

Parte hartu nahi baduzu, mesedez, jarri harremanetan Europa Creativa MEDIA Euskadi bulegoarekin, apirilaren 8a baino lehen (a.gonzalez@europacreativaeuskadi.eu)

Ekitaldi hau Creative Europe Desk Hamburg, MOIN Film Fund Schleswig-Holstein eta Letterbox Filmproduktion erakundeen ekimena da, honakoekin lankidetzan: Austria, Danimarka, Espainia (lau bulego, MEDIA Euskadi bulegoa barne), Finlandia, Flandria, Irlanda, Italia, Luxenburgo, Herbehereak, Norvegia, Suedia eta Valonia-Bruselako Europa Creativa MEDIA bulegoak eta MEDIA Desk Suisse.
 

  • MEDIA TV & ONLINE CONTENT WEBINAR

MEDIA TV & ONLINE CONTENT deialdiaren (epemuga maiatzak 14) finantzaketa-aukerei eta eskaera-prozesuari buruzko informazio gehiago lortu nahi duzu? Datorren apirilaren 18an 9:30ean online informazio-saio bat antolatu dugu Eikenekin batera. Bertan, deialdi honetara aurkezteko gako guztiak emango dizkizuegu.

Izena emateko epemuga: apirilak 16.

Ekitaldian parte hartzeko esteka, hemen.

Laborategi, formakuntza, merkatu eta deialdi hauei buruz informazio gehiago nahi izanez gero gure bulegora deitu.