Dagoeneko hasi gara 2024an Tabakalerarekin elkarlanean Ikus-entzunezko laborategian garatuko ditugun prestakuntza-tailerrak antolatzen; beraz, hurrengo datak erreserbatzeko eskatzen dizuegu. Oraindik xehetasun batzuk falta dira baieztatzeko, eta urtean zehar horien berri emango dizuegu.
DOSSIER LANTEGIA
- Lantegi datak: Otsailak 28
- Izena emateko epea: Otsailak 15
- Lekua: Tabakalerako Ikus-entzunezko Laborategiko 1. solairua
ICAAren, Eusko Jaurlaritzaren eta Europa Creativa MEDIAren laguntzetarako txostenaren antolaketa. Silvia Anoro (ICAAko Ikus-entzunezko Industria Zinematografikoa Sustatzeko zuzendariorde nagusia), Manuel Galarraga (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko teknikaria) eta Ainhoa González (Europa Creativa MEDIA Euskadiren bulegoko arduraduna) izango ditugu.
GIDOI LANTEGIA
- Lantegi datak: Apirilak 10-12
- Izena emateko epea: Martxoak 19
Gidoiak garatzeko tailerra, Blanca Escoda gidoilariaren eta gidoi-analistaren eskutik.
KOPRODUKZIO LANTEGIA
- Lantegi datak: Ekaina (Data zehazteke)
Nazioarteko koprodukzio tailerra SSIFFekin elkarlanean.
PRENTSA LANTEGIA
- Lantegi datak: Ekainak 20
'Nola aurkeztu eta erlazionatu kazetari eta algoritmoekin' lantegia Maria Guerra eta Mariaje Gonzalezen eskutik.