
European Writers Desk ekimena Stockholmen izango da 2025eko abuztuaren 13tik 15era.
Kopenhagen, Hanburgon eta Bruselan topaketak egin ondoren, Europa osoko ikus-entzunezko 25 idazle eta profesional inguru elkartuko dira Suediako hiriburuan, ideiak partekatzeko, kontakizun modu berriak aztertzeko eta lankidetza-sareak ezartzeko.
Programaren erdigunean ‘Konstelazio Filmiko Estrukturalei’ buruzko tailerra egongo da, gidoilari, zuzendari eta ekoizleei beren istorioei forma fisikoa emateko aukera ematen dien metodologia berritzailea: pertsonaiak, gaiak eta gatazkak espazioan kokatzen dira, testuaz haraindiko egitura emozionalak eta dinamika ezkutuak erakusteko.
Gainera, Suediako ekoiztetxeek beren proiektuak aurkeztuko dituzte eta Europako egileekin banakako topaketak egiteko aukera izango dute.
Euskal Herritik, Jon López gidoilariak parte hartuko du, Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik bultzatutako ekimen honetan, Europa osoko beste Creative Europe bulego batzuekin lankidetzan.