Euskadik 1.669.650€ jaso ditu Europa Creativa programako laguntzetan Albisteak

Europako ikus-entzunezkoen eta zinemagintzaren industria sendotu eta indartzeko laguntza-programak, Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoa du gure lurraldean eta 2021- 2022. urtean zehar 1.669.650€ euroko diru-laguntzak eman zituen hainbat euskal kultur eragilerentzat (2022ko emaitza batzuen zain).

Laguntza hauen onuradunen artean, Donostia Zinemaldiko Industry Club nabarmentzen da, merkatuen kategorian, eta Kanaki Films ekoizlea garapen deialdian.

Era berean, banaketa selektiboko eta automatikoko kategorietan Golem Distribución enpresak jaso zituen laguntzak. Euskadin Europa Cinemas erakundearen bitartez egiten diren emanaldietarako deialdian, aldiz, SADE zinemak, Florida zinemak, Golem zinemak eta Multicines Bilbao izan ziren onuradunak.

Europa Creativa MEDIAk ematen dituen laguntzak Zineuskadik kudeatzen duen udal zinema-sarera ere iritsi ziren. Sarearen barne daude Arrasateko Amaia Antzokia, Tolosako Leidor, Andoaingo Bastero, Ordiziako Herri Antzokia, Ermua Antzokia, Barakaldo Antzokia, Elorrioko Arriola Antzokia eta Kultur Leioa Antzokia.

Azkenik, Elhuyar izan zen Estatuko proiektu bakarra Innovative Tools & Business Models laguntza jasotzen. Kulturaren kategorian, Dantz izan zen Europako lankidetza-proiektu onuraduna, eta Alberdania Argitaletxea, literatur lanen zirkulazio deialdiaren barruan.

Laguntza-deialdiez gain, Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik etengabeko prestakuntzaren eta aholkularitza pertsonalizatuaren aldeko apustua egiten du, informazio eta networking tailerrak eta jardunaldiak eskainiz. Hauek izan dira azken bi urteetan gauzatu diren ekimenak:

Tabakalerarekin lankidetzan antolatutako tailerrak:

  • Animazio-gidoia garatzeko tailerra Carlos Bleycherrekin
  • Telesailen gidoia garatzeko tailerra Álex Rodrigorekin
  • Nazioarteko koprodukzio tailerra eta masterclassa Marisa F. Armenterosekin
  • Banaketa digitaleko EPI tailerra Nuno Bernardorekin.
  • Fikzio eta dokumental gidoiak garatzeko tailerra Miguel Machalskirekin
  • Marketin eta dosierren tailerra Álvaro Vegarekin
  • Nazioarteko koprodukzio tailerra María Zamorarekin
  • Animazio tailerra Isabel Herguerarekin
  • Pitching tailerra Álvaro Vegarekin

Informazio eta networking jardunaldiak:

  • Euskadiko kultura- eta sormen-sektorerako Europa Creativa MEDIA eta Kultura programari buruzko informazio-jardunaldia, Europa Creativa Cultura España bulegoarekin batera.
  • TV Series platforms. SSIFFeko Industriarekin lankidetzan.
  • Networking with the Baltics. SSIFFen zehar eta Estonia, Lituania eta Letoniako MEDIA bulegoekin lankidetzan.
  • The European Panorama of Documentary Film Festivals ZINEBIrekin lankidetzan.
  • European Cinema Night Golem-ekin lankidetzan.
  • Crossborder coproduction FIPADOCen.
  • Euskal Herriko Zine Eskolako ikasleentzako Europa Creativa programaren informazio-jardunaldia, Zinegoakekin lankidetzan.
  • Europa Creativa programari buruzko informazio-saioak, BDCC eta Eikenekin lankidetzan.
  • Telesailen jardunaldia: To be continued. Zer gertatzen da lehen denboraldi arrakastatsu baten ondoren? SSIFFeko Industriarekin lankidetzan.
  • Europa Creativa programari buruzko aholkularitza pertsonalizatuak, Bari, Hanburgo, Espainia, Katalunia, Andaluzia, Hungaria, Bulgaria eta Portugaleko MEDIA bulegoekin batera, 2022ko SSIFFean.
  • Women at Film Festivals. Where are we? Zinebirekin batera.
  • Coproduction Forum 'Porto Post Doc'-en, Europa Creativa Desk MEDIA Portugal bulegoarekin batera. Hautatutako euskal ekoizlea: Iban del Campo.
  • European NEWS Pitch. "Journalism Partnership" deialdirako bazkideak bilatzeko nazioz gaindiko pitchinga. Europa Creativa Europako bulegoekin lankidetzan antolatua.
  • European Innovation Lab Pitch. Pitching transnazionala, Innovation Lab deialdirako bazkideak bilatzeko. Europa Creativaren Europako bulegoekin lankidetzan antolatua.
  • European Writers Desk. Europako gidoilarientzako sareak eratu eta sortzeko plataforma. Europa Creativa MEDIAko bulegoekin lankidetzan antolatua. Hautatutako euskal gidoilaria: Jon López.
  • Euskadiko musika-sektoreari buruzko informazio-jardunaldia, Europa Creativa Cultura Españarekin lankidetzan. Music Air.
  • Europako finantzaketari buruzko informazio-jardunaldia Euskadiko kultura- eta sormen-sektorearentzat, Europa Creativa Cultura Españarekin lankidetzan.