
2024ko otsailaren 15etik 21era egingo den European Film Market (EFM) merkatuan Europa Creativa MEDIAren eskutik parte hartzeko eskaerak bidal ditzakezue jada.
Gogorarazten dizuegu izen-ematea soilik hautagarritasun-irizpideak betetzen dituzten parte-hartzaileentzat irekita dagoela, hau da, europar edukia sortzen duten Europako erakunde independenteentzat.
Creative Europe MEDIAren pabiloiak honako zerbitzu hauek eskainiko ditu:
- Ongietorri-mostradorea eta mezularitza-zerbitzua
- Biltzeko eta biltegiratzeko espazioak
- Wi-Fi
- Doako kafe-barra bat
Zure enpresa erregistratu dezakezue formulario hau betez. Enpresa bakoitzeko gehienez hiru programatara inskribatu zaitezkete esteka honen bidez.