European Audiovisual Co-Development deialdiari buruzko informazio-saioa Albisteak

Gogoan izan datorren urtarrilaren 16an European Audiovisual Co-Development deialdiari buruzko informazio-saioa izango dela, EACEA agentziak antolatua. Topaketa online izango da eta 14:00etan hasiko da.

Hona hemen bilerara sartu ahal izateko datuak:

  • Saioaren esteka: https://labur.eus/xrKWE
  • Saioaren zenbakia: 2743 943 0940
  • Sartzeko pasahitza: M2uSVA6W3j? (62878269 mugikorrarekin sartzeko)

DEIALDIAREN OINARRIAK

Partzuergo batean bilduta dauden hainbat herrialdetako ikus-entzunezko ekoiztetxeei zuzendutako deialdi honen helburua nazioarteko potentziala duen ikus-entzunezko proiektu bat garatzea da, zinema, telebista edo plataforma digitalentzat.

Proiektuko liderrak frogatu behar du komertzialki estreinatu den (zinema-aretoetan) edo gutxienez eskatzailearena ez den beste hiru herrialdetan emititu den (telebista, plataforma digitala) aurretiazko obra bat ekoitzi duela 2017tik.

Epemuga: 2024ko martxoaren 6a

Aurrekontua: 6.500.000 euro.

Proiektu hautagarriak: fikziozko film luzea, animaziozko filma eta sormenezko dokumentala.

Proiektua ez da filmatzen hasi behar deialdia egin eta hamar hilabeteko epean.

Eskatzaileak frogatu behar du proiektuari dagozkion eskubide gehienak dituela.

INPAKTUA

Garapen-fasean lankidetza handiagoa herrialde eta merkatu desberdinetako Europako produkzio-enpresen artean, eta, beraz, koprodukzio gehiago.

Europako eta nazioarteko merkatuetan kokapen sendoagoa finantzaketarako hautatutako enpresentzat.

FINANTZAKETA

Lump sum: aurrekontuaren % 70. Gehienezkoa, 60.000 € empresa bakoitzeko.

Koordinatzaileak zein bazkideek (eta haien erakunde afiliatuek) diruz lagundu daitezkeen kostuak izan ditzakete, eta EBren diru-laguntzaren zati bat jaso dezakete.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

Garrantzia (40 puntu)

Edukiaren eta jardueren kalitatea (20 puntu)

Proiektuaren kudeaketa (25 puntu)

Barreiadura (15 puntu)

ESTEKA honetan eskuragarri dago European co-development CREA-MEDIA-2024-CODEV deialdiari buruzko dokumentazioa.

Zuen enpresak deialdi honetara egokitzen den proiekturen bat badu, jar zaitezkete harremanetan gure bulegoarekin.