Beste urte batez, Europa Creativa MEDIA 2025eko otsailaren 13tik 19ra egingo den European Film Market (EFM) merkatuan izango da. Jarraian, ekitaldi garrantzitsu honetarako prestatu ditugun funtsezko jarduera guztiak aurkeztuko dizkizuegu, hala nola jardunaldiak, profesionalekin bilerak eta MEDIAk lagundutako filmen proiekzioak.
Ekintza horiek aukera bikaina dira industriako adituekin konektatzeko eta Europako zinemaren ekoizpen berritzaileenak ezagutzeko.
Gainera, María Elorza euskal zuzendari eta editorearekin hitz egin dugu Berlinale Talents-en izango duen partehartzeari buruz, baita ekimen honek bere ibilbidearen nazioarteko proiekzioan izan dezakeen eraginari buruz ere.