Europa Cinemas sarearen 22. batzarrak zine-aretoak berrindartzeko gakoak aztertuko ditu, pandemiaren osteko testuinguru berrian

Europa Cinemas sarearen Network Conference berria egingo da 2022ko abenduaren 1etik 4ra Parisen, sarekideentzat nahiz zinema-sektoreko profesionalentzat. Sarearen 30. urteurrena dela-eta antolatutako topaketak sektoreak aurrez aurre dituen erronka berriak aztertuko ditu.

COVID-19ak emandako kolpearen eta streaming plataformek bizi duten ikus-entzule gorakadaren ondorioz, zinema-ingurunea aldatu egin da eta ekosistema berria sortzen ari da. Azken hilabeteetan negozio-jarduera berreskuratzea izan da premia, baina Europa Cinemasen biltzarrak aukera paregabea eskainiko du hurrengo urteetan zinema-aretoen berpizkundea nola gauzatu hausnartzeko. Berrikuntza hori aretoen funtsezko balioak azpimarratzean oinarrituko da, pandemiak eragindako itxialdien aurretik ziurtzat jotzen baitziren agian.

Espero da 500 bat lagun elkartzea Parisen, ideia eta ezagutza trukea bermatzeko. Europa osoko erakusketari, banatzaile, ekoizle eta salmenta-agenteak bertaratuko dira. Europa Cinemas Network sareko 22. batzarra streaming bidez ere emango da, ingelesez eta zuzenean, gerturatzeko aukerarik ez duten europar erakusle eta profesional guztiei parte hartzeko aukera emateko.

Izena emateko epea abuztuaren 15ean amaituko da.