
Donostia Zinemaldiak Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren deialdia egin du
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa irailaren 23tik 25era egingo da, eta hautatutako proiektuak aurrez grabatutako pitching baten bidez eta bileren bidez aurkezten dira filma ekoizten eta zuzentzen dutenen, eta bazkide izan daitezkeenen artean.
Baldintzak: Iraupena gutxienez 60 min, finantzaketaren %20 ziurtatuta eta Latinoamerikarekin lotura zuzena.
Zinemaldiak hogei proiektu aukeratuko ditu gehienez ere.
Izena emateko epemuga: ekainak 17.