Donostia Zinemaldia hastear da!Albisteak

Datorren ostiralean, irailaren 20an, Donostia Zinemaldiaren edizio berri bat hasiko da. Bertan, MEDIAk lagundutako hainbat filmen proiekzioez gozatzeaz gain, Europa Creativa MEDIA Euskadik antolatutako hainbat jardunalditan parte hartzeko aukera ere izango duzue.

Beste urte batez, gure standa Kursaaleko Industry Club gunean egongo da irailaren 20tik 28ra, 9:30etik 19:00etara. Bertan, Andaluzia, Belgika, Bulgaria, Kroazia, Espainia, Katalunia eta Serbiako MEDIA Desk-etako arduradunak ezagutu ahal izango dituzue, baita herrialde horietan ikus-entzunezko sektoreak eskaintzen dituen aukerei buruzko informazioa jaso ere.

Zuen zain gaude!

Buletina irakurri