Dena prest Zinemaldirako: Europa Creativa MEDIA SSIFFenAlbisteak

Donostia Zinemaldiaren 73. edizioa irailaren 19tik 27ra egingo da, eta Europa Creativa MEDIAren presentzia zabala izango du: programak lagundutako 21 film izango dira programazioaren atal ezberdinetan, eta MEDIA Euskadik sektoreko profesionalei zuzendutako hainbat jardunaldi eta jarduera antolatuko ditu.

Gainera, buletin honetan, aurten Zinemaldian lehian ari diren bi euskal ekoiztetxeren ahotsak hurbilduko dizkizuegu: Marian Fernandez, Sail Ofizialeko Asier Altunaren 'Karmele' filmarekin, eta Leire Apellániz, New Directorseko Irati Gorostidiren 'Aro berria' filmarekin.

Urtero bezala, MEDIAk Kursaaleko Industry Clubean duen standean izango gaituzue zain. Standa irailaren 19tik 27ra egongo da irekita, eta Katalunia, Danimarka eta Espainiako bulegoak ere bertan izango dira.

Zuen zain gaude!